|
|
Irrati libriak adierazpen askatasunagaz zerikusi handija dauke. Beste komunikabide guztijetan, eritzija, interes politiko eta komertzialen baldintzapian arrastaka ibiltxen dirazen bitxartian, Irrati libria bide bat baino ez da, nor beren gustuak, eritzijak, eta egi txikinak, uhinen bidez entzun nahi dabenari zabltzeko. Irrati libre bat ondo eruatia programa bakotxen esku dago. Hamen ez dago "amatxu"rik inon kakak garbitzeko ez aputuniko gauzak konpontzeko. Arduria eta disziplinia derrigor bete bihar dirazen baldintza bakarrak dira, programa danen aldetik, emititzen segidu nahi badou. Erabakixak asanbladan hartzen dira.
Nahi dabenak nahi dabena etxen daben toki bat. Ixenak berak zirixa sartu baleike be, begibistakua da hori holan balitz dagoneko ez zala holako irratirik egongo. Geruago ta exigentzi tekniko handijauak daukaguz, geruago ta presupuestu handijaguak darabilguz aurrera segi nahian, eta ardurak geruago ta handijauak dira.
|