- 1. Ez joan bakarrik mendira. Neurtu itzazu zure esperientzia eta, baita zure eta zure lagunen (haurren batez ere)
indarra ere.
- 2. Informa zaitez joan aurretik. Beste mendizaleei galdetu, mapak eta liburuak begiratu.
- 3. Har itzazu seguru egoteko zeure neurriak, batez ere larrialdiren bat gertatuz gero. Etxekoei edo lagunei zein
ibilaldia egin behar duzun esan, baita etxera gutxi gorabehera zer ordutan itzuliko zaren ere.
- 4. Zure eta zure lagunen erritmoa har ezazu. Azkarregi joanez lehenago nekatuko zara. Gogoan izan babeslekura iristean
amaitzen dela irtenaldia; jaistean errazago gerta daitezke (eta gertatzen ohi dira) istripuak, nekea gehiago sentitzen da-eta.
- 5. Zailtasun gabeko lurrean ere erraza da erortzea, erne ibili beraz. Aldapetan belar hezea dagoenean arriskua
handiagoa izaten da.
- 6. Ibiltzean ez mugitu harririk, zure atzetik datozenak zauritzeko arrisku handia dago-eta. Harririk ez jaurti inoiz,
hauek nora erortzen diren ez dakizu-eta. Harri soltea erortzeko arrisku handia duten tokiak ahalik eta azkarren zeharkatu behar dira.
- 7. Eguraldia oso aldakorra da mendian. Neguan gainera, mendiak beste zailtasun erantsi batzuk (elurra, izotza... )
eskaintzen ditu. Meteo telefonora deitu edo web orri honetan erakusten ditugun eguraldi iragarpenerako zerbitzuak erabil itzazu.
- 8. Gaur egun, basoan su egitea ez du inola ere ezerk justifikatzen.
- 9. Behar denean atzera egitea ez da lotsagarria, zuhurtasuna baizik. Mendia beste aldi baterako utzi, egoera (bidearen
zailtasuna, eguraldi-aldaketa, behelainoa, ilundu aurreko argi orduak...) zailtzen direnean.
- 10. Istripua gertatuz gero, lasai jardun. Keinuen bitartez ahaleginak egin laguntza lortzeko. Ahal bada zauritua ez
mugitu eta ez utzi bakarrik. Zauritua beroki batez estali eta laguntza itxaron.
- 11. Jan-edanak funtsezkoak dira mendira irtetean. Janari ari energetikoa eta ura eraman bizkar zorroan. Gosetu aurretik
jan, baita egarritu aurretik, maiz eta kantitate txikitan edan ere. Bizkarreko zorroan eraman beti ura.
- 12. FEDERA ZAITEZ.
Mendizale bazara, federatua egotea komeni zaizu. Beste zenbait abantailaz aparte, edozein
istriputan babestuta izango zara. Beraz, FEDERATURIK EZ DIRENAK, BEREN ARDURAPEAN GERATZEN DIRA.