![]()
DANBORRADA
Denok jakingo dezuenez, Danborrada eguna urtarrilaren 20ean da. Ikastolan, nola ez, jai hau ere ospatu egiten dugu. Kalez kale doan kabalgatan ateratzen den ikastolako konpartsaz aparte, ikastolan bertan ere jaia egon ohi da.
Ikasle guztiak atarira jaitsi eta gelaka jartzen gera. Normalki, alkandora txuria eta bakero batzuk eramaten ditugu, baita lepoan zapi txuri-urdin bat ere. Eta danborrik ez ahaztu!!

Hala ere, ikastolako azken bi kurtsoetako ikasleek, sorpresatxo bat ematen diete ikasle gazteenei. Zertan datzan jakin nahi baduzue bertara etorri beharko duzue..
