IKASTOLAKO JAIAK

            

                          

              

               Zurriola Ikastolak jai desberdin asko antolatzen ditu. Jai guzti hauen artean, kaldereroak, ihauteriak, Donostiako damborrada,...aipa ditzakegu. Hemen, hauei buruzko informazioa eta argazkiak ageri dira, ze ondo pasatzen dugun ikus dezazuen.

 

Danborrada:        

 

 Donostiako egun bezperan jantzi eta atarira jaisten gara danborra jotzera.

 

Kaldereroak: 

 

Egun honetan kaldereroz jantzi eta Grosetik ateratzen gara abestuz, dantzatuz eta pandereta eta sartaia joaz.

 

IHAUTERIAK:              

 

Ihauterietan mozorrotu egiten gara, kurtso bakoitza jantzi desberdin batekin, eta kaletik goaz abestuz eta kantatuz, auzoa alaituz.

 

GABONAK:                 

 

Gabon egunean, ikastolako irakasle eta haurrak auzotik ibiltzen dira, gabon kantak abestuz.

 

IKASTOLA EGUNA:               

Egun hau ikastolako alaiena eta ospetsuena da. Noski, ikastola eguna! Martxoa aldera izan ohi da eta denetatik egiten da bertan: Jolastu, jan, dantzatu, ondo pasatu, kontzertuak entzun,...

 

KURTSO BUKAERA:               

   Kurtsoko azken eguna izaten da, ekainean. Ikastolako maila guztietako ikasleak dantzatu egiten dute, lehiaketa batean. Bertsoak ere konposatzen dira. Gero, musika talde bat etortzen da, giroa alaitzera.