KALDEREROAK
![]()
Kaldereroak otsaileko lehen ostiralean izaten dira, gutxi gora behera. Eta zer egiten dugu jai hontan?
Bada, kaletik joan ohi gara, kaldereroz jantzita. Gona edo galtza zahar batzuk janzten ditugu, alkandora koloredunak eta zapiak gainetik. Mutilek txapela eramaten dute eta neskek zapi bat buruan. Gainera, zartagi eta martiluak ere eramaten dituzte. Eta neskek pandereta.
Normalean, hau izaten da eginiko ibilbidea: ikastolan hasten da dena. Gero, José Arana kaletik igaro eta Birminghanera iristen gara. Ondoren, Katalunia plazara heltzen gara eta Sekundino Esnaola kaletik pasatuz, Txofre plazara iristen gara. Hemen dantzatu egiten dugu, ikasten hainbeste kostatu zaizkigun dantzak. Azkenik, Segundo Ispizuatik, ikastolara ailegatzen gera, festari amaiera emanez.
Seguru gaude noizbait ikusi izango gintuzuela kaletik dantzan. Eta gustatu al zaizue? Bestela ere, hemen dauzkazue argazki batzuk...