KURTSO BUKAERAKO EGUNA
Kurtso bukaerako eguna ekainean da eta urtero eguna aldatzen den arren, bukaera aldera izan ohi da gutxi gora behera.

Jai egun hau goizetik hasten da. Lehenbizi, joku batzuk antolatzen dira atarian: brileta, futbola eta saskibaloia. Ondoren, ikasle-irakasleen arteko futbol partidu bat dago, parte hartzen duten ikasleak 2. DBHkoak direlarik. Eta horrekin bukatzen da goiza.

Arratsaldean, dantza lehiaketa bat dago eta DBH 3.mailakoek taberna bat jartzen dute, beren kurtso bukaerako bidaia ordaintzeko laguntzatxo bat lortu nahiean. Bukaera aldera, musika talde bat dator eta berbena bat egoten da.

Gure ustez, hau da kurtsoko festa egunik onena.
