Xiberoko Botza Biba! Xiberua Kultur Ekimena Egitaraua Informazioa Lagundu Estekak
Biba! Xiberua Kultur Ekimena (Urretxu-Zumarragan)

 Biba! Xiberua kultur ekimena

Egin klik handiago ikusteko

Xiberoak eraik beza botza! Eta ez bakarrik Xiberoak. Euskal Herri osoak ere lagun dezala. Lehengo urtean, xiberotarren eta gipuzkoarron artean, jaialdi bateko bazkariko solasaldian sortutako ondorioa da guk Biba! Xiberua izenez bataiatu dugun ekimen hau. Bertan jaialdi bat egiteo aukera eskaini eta aukera hartu baikenuen.

Horren ondorioz, jaialdi xume eta ttipi izan behar zena, proiektu handi batean bihurtu da, eta proiektu honek ekintza ugari hartu ditu barnean, mendi-ibilaldia, jaialdia, diaporama, txosten didaktikoa, erakusketa, kalejira... denak euskararen aldeko ekintzak, gogotsu talde askotan lan egiten duten adiskideek lagunduta.

Eta hori halaxe da, proiektu hau ez zen aurrera aterako ondoren antolakuntza lanetan aritu diren taldeek laguntza eta sostengua eman izan ez baligute. Ezta, lagundu diguten erakundeek ere diru-laguntza eta informatika baliabideak emango ez baligute ere. Eta ezta, ixilean, anonimatotasunean lagundu diguten adiskideek bere lana eta denbora emango ez baligute.

Denei eskerrik asko, eta eskerrik hanitx! Eta eskerrekin batera gonbidapena gure ekintzetan parte har dezazuen, eta ahal duzuen moduan Xiberoko Botza lagun irratiaren alde lagun dezazuen/gaitzazuen.

Xiberoak berak ezagutzea merezi duelako.

Xiberoko Botzak merezi duelako, Xiberoak berak merezi duelako.

—Biba! Xiberua Kultur Ekimena—

2001eko maiatzak 27


Zuberoa, Zuberoa
emakume edo igali
izpilluen izpillu.

Ez dakit zure baitan erresiñolaren bat lo ote datzan.
Ez dakit zure belardi-azpian inor pitxiak lantzen ari ote den.

Ez dakit ere arto-saillik ba ote duzun,
ez ezta zein den ere zure sagar-azalen kolore.

Noiz dagi euri Zuberoan?
Nola dute begiratzen emakumeek Zuberoan?
Nola da hiltzen Zuberoan? Nola?

Zutaz ez dakit deus ere
ez zaitut ezagutzen
bakarrik, zure kantaren bat entzun dut
eta horregatik zaitut maitatzen,
horregatik, bakarrik, nauzu zure alde.

—Benito Lertxundi—


 Antolatzaileak

Xiberoko Botza

AEK - Bisasti Euskaltegia

Aldiri Kultur Elkartea

Goierri Kirol Elkartea

Ostadar Mendi Taldea

Ttipi-Ttapa

Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkartea

   

 Laguntzaileak

Urretxuko Udala

Zumarragako Udala

Urola Garaiko Lanbide Eskola

eta Urretxu-Zumarragako herritarrak

   

    mezuak       gora  

© Copyright Xiberoko Botza eta
Biba! Xiberua Kultur Ekimena

otamotz@jazzfree.com

Xiberoko Botza
Victor Hugo 18, 64130 Maule-Lextarre (Zuberoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: +(33) (0) 559 28 29 87


GeoCities