
Carlos Garaikoetxea:
"Abertzaleon elkarnak edozein lehergailuk baino eragin
handiagoa du"

Eraikuntza nazionala eta bake prozesuari buruz mintzatu zen EAko lehendakaria.
Carlos Garaikoetxeak ideia guztiak defendatzeko aukera eskatzeak gain, PP eta
PSOE gogor kritikatu zituen.
Bere ustez Ajuria Eneko mahaia gaindituta dago, "eta gaur egun, alderdi
guztiak ez biltzeko aitzakirik ez dago". Gertatzen dena da, hitz egiteko
eta Euskal Herriaren mormalkuntzaren beldur dira eta abertzaleok elkarrekin
lanean jarri garelako kritikatzen gaituzte" azpimarratu zuen.
Lizarrako akordioa satsu defendatu zuen. "Gehiengoa izan arren, ez dugu
inor baztertzen; Espainar nazionalismoak, ordea, Konstituzioan ezartzen du
muga".
EAko lehendakarien ustetan giza ezkubide guztiak errespetatzea ezinbestekoa
da, edozein aldarrikapen politikoa aditzera ematerakoan.
Bestalde, "Eusko Alkartasunak duen programa eta egin duen bidea
abertzaleon erreferentzia izan da azkeneko 13 urte hauetan" azpimarratu
zuen Garaikoetxeak. Bere esanetan, PNVk autodeterminazio eskubidea ez duzu
behar bezala defenditu eta Euskal Herritarrok alderdiari "abertzaleon
adostasunak eta elkarlanak edozein lehergailuk baino eragin handiagoa du"
gogoratu zion.
"Leku guztietatik heltzen ziren eraso ugari jasan dugu, baina frogatu
izan dugu gure ideiak argia direla" adierazi zuen EAko lehendakariak.
Azkenik, afiliatuei gonbitea egin zien "datorren Biltzar Nagusian parte
hartzeko".
Rafa Larreinak, EAko idazkari nagusi ordeak, eraikuntza nazionala giza
integraziorik eta bakerik gabe ez dela posible izango azpimarratu zuen. "Bakea
eraso egiteko erabiltzen dutenek eta orain arte biolentzia erabili eta nazioa
suntsitu dutenek, ezin digute ezer erakutsi, hori ezin dugu jasan".
