EuskaraCastellano FrançaisFrançais EnglishEnglish

SARRERA - BAZKIDETU - BULETINAK - ABIZENAK - EGILEAK - ARTISTEN GALERIA

Atalak

AZALA.

Buletin bakoitzeko azala euskal abizena duen ospe handiko artista batek egin du. Enkarguz eginak dira, berariaz, gure argitalpena ilustratzeko, eta haietan artistak haren abizenak gogora ekartzen dion gai bat adierazten du. EUSKAL ABIZENAKen artisten galerian ikusgai daude.

MUNDUA.

MUNDUA atalean erreportai berezien sail bat agertzen da, haien bitartez munduko beste herrietako eta kulturetako abizen sistemak ezagut ditzakegu.

ETIMOLOGIA.

Atal honetan euskal abizenen inguruko hainbat alderdi linguistiko agertzen dira, nolaz eta: haien grafia zuzena euskaraz, haien aldaerak eta konposatuak. Etimologia eta balizko esanahia zorroztasunez aztertzen dira, eta hainbat liburuk gai honi buruz ematen dituzten azalpen asko alde batera uzten dira. Era berean, gaur egun abizenak munduan zehar duen hedapena ere ikertzen da.

DEITURA.

Atal honetan abizen bateko pertsonalitateak eta abar garrantzitsuak jasotzen dira, horretarako ez da beharrezkoa denak leinu edo sortetxe berekoak izatea. Argazkiak ere jasotzen dira.

SORTETXEA.

SORTETXEA atalean abizenari bide eman dion etxea, baserria, auzoa edo herria errepasatzen da. Era berean, bertako jabeen eta biztanleen historia ere bada. Argazkiak eta tokiko mapak ere ematen ditu.

AITOREN SEMEAK.

Euskaldun herriak, bere antzinatasuna eta behialako burujabetza direla eta, kasu anitzetan aitonen semetza unibertsala ezagutu zuen (leku bateko auzolagun guziak nobleak ziren), hainbat erresumatan onartua izan zena. Beraz, Euskal Herriak zuen Europa osoko nobleen dentsitate handiena, noble aldarrikatzeko aski zeukaten haien euskal jatorria frogatzea (euskal etxe edo herri batekoa izatea). Arrazoi honengatik, gure artxiboetan nobleziaren inguruko txosten ugari dago; atal honetan abizenaz sailkaturik aurkezten ditugu.

HERALDIKA.

Herri jakintzan oso zabaldurik dagoen, baina gezurrezkoa den, mito bat ukatu behar da: armarriak ez dagozkie abizenei, haien abar batzuei, edo etxe edo leinu batzuei baizik, eta kasu batzuetan haien kide batzuei bakarrik. Horrexegatik, atal honetan abizen bakoitzeko ezagutzen diren armarri guziak aurkezten dira, beti ere zein abarri edo etxeri dagokion zehazturik.

INTERNET - BERRIAK - LIBURUAK.

Buletina osatzeko gaurkotasunera hurbiltzen gaituzten zenbait sail agertzen dira: liburuen berriak eta iruzkinak, argitalpenak, gaiari buruzko web tokiak.

 SARRERA - BAZKIDETU - BULETINAK - ABIZENAK - EGILEAK - ARTISTEN GALERIA

 

Bazkide egin zaitez,

proiektuari lagundu iezaiozu,

eta urtean 6 liburu jaso itzazu

24 €tik aurrera !!

 

 LIZARDI Multimedia - Matxitxako, 2 - 20800 ZARAUTZ

e-abizenak@euskalnet.net - 943 83 32 00