EuskaraCastellano FrançaisFrançais EnglishEnglish

BAZKIDETU - BULETINAK - ATALAK - ABIZENAK - EGILEAK - ARTISTEN GALERIA

Sarrera

Euskaldun herriak (antropologoen ustez Europako zaharrena) milaka urte daramatza bere lurrari, Euskal Herria edo Nafarroa deitzen baita, eta bere hizkuntzari, euskarari, atxikia. Gure arbasoek hizkuntza hau erabili zuten haien etxeei, baserriei, auzoei eta herriei izenak emateko. Etxe, baserri, auzo eta herri haietako izenak bertako biztanleei deitzeko euskal ohitura zaharrak, azkenean, abizen batzuk sortu zituen, abizen haiek belaunaldiz belaunaldi igarotzen dira eta familiaren jatorrizko sorlekua gogoratzen digute. XXI. mendean milaka euskal abizen gordetzen dira, askotan herri zaharretik oso urruti, eta miloika lagunek eramaten dituzte mundu osoan zehar. Txina bezalako herri batek, 9.500.000 Km² dituena, 21.000 abizen sortu baditu, zer pentsa daiteke Euskal Herria bezalako herri batez, 40.000 abizen sortzeko gai bada?

Aberastasun hau zaintzea da EUSKAL ABIZENAKen helburu nagusia, eta, halaber, abizenen esanahia eta etimologiaren inguruko ikerketak hedatzea, haren aldaerak eta grafiak, izena eman zion sorlekua (etxea edo herria), abar eta leinu garrantzitsuenak, gaur egungo hedapena munduan zehar, pertsonai azpimarragarrienak, armarriak eta blasoi heraldikoak, noblezia frogaketak, odol garbitasunak eta aitonen semetzak... eta material grafiko ugaria (armarrien erreprodukzioak, baserrietako argazkiak, pertsonai ospetsuen argazkiak, kokatzeko mapak,...).

Proiektu interesgarri eta asmo handiko honek jarraipena izan dezan zure sostengua eta zure laguntza behar ditugu. Bazkide egitean proiektu hau aurrera eramaten lagunduko diguzu, eta aldi berean gure buletinak (urtean 6 liburu) jasoko dituzu.

BAZKIDETU - BULETINAK - ATALAK - ABIZENAK - EGILEAK - ARTISTEN GALERIA

 

Bazkide egin zaitez,

proiektuari lagundu iezaiozu,

eta urtean 6 liburu jaso itzazu

24 €tik aurrera !!

 

 LIZARDI Multimedia - Matxitxako, 2 - 20800 ZARAUTZ

e-abizenak@euskalnet.net - 943 83 32 00