SARRERA - BAZKIDETU - BULETINAK - ATALAK - ABIZENAK - ARTISTEN GALERIA
Egileak
Iruñea (Nafarroa). HISPAGENeko (Asociación de Genealogía Hispana) kidea, eta hainbat genealogi forotan aritua. www.euskalabizenak.com webguneko laguntzaile ohikoa.
Madril (Espainia). Hainbat genealogia forotako kidea (RedIris, Genea-64, Gen-VN). www.euskalabizenak.com webguneko laguntzaile ohikoa.
Fulleda (Katalunia). Katalan filologian lizentziatua Lleidako Unibertsitatean. Tokian tokiko monografietan laguntzailea eta hainbat egunkaritan (Segre, Diari de Lleida, Nou diari) eta aldizkaritan (Som Garrigues, Talaia, Tirant lo Blanc, Ressó) artikulogilea. Societat d’Onomàstica delakoaren kidea da, eta Fòrum d’Onomàsticako koordinatzailea (http://boards2.melodysoft.com/app?ID=Onomastica). Bere liburua, «Onomàstica de Fulleda» laster agertuko da.
Elizondo (Nafarroa). Historia Ekonomikoko irakaslea NUPen (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), eta bertan hainbat kargu bete dituena. Eusko Ikaskuntzako, eta beste elkarte zientifikoetako kidea, eta Geronimo de Uztariz, Historia Ekonomiko eta Sozialaren Nafar Institutuaren sortzailea. Hainbat lan idatzi eta argitaratu ditu. Genealogia alorrean NavarraGenWeb lekuko egilea eta webmasterra da, leku hori WorldGenWeb mundu mailako proiektuan txertatua dago.
Madril (Espainia). Hamabost urte baino gehiago daramatza genealogia lanetan. HISPAGENeko (Asociación de Genealogía Hispana) eta beste hainbeste genealogia foroetako kidea. Olvegako (Soria, Espainia) parrokiako liburuak digitalizatzeko proiektu batean parte hartzen du. www.euskalabizenak.com webguneko laguntzaile ohikoa.
Iruñea (Nafarroa). Euskal Filologian Lizentziatua. «Nafarroa, Toponimia eta Kartografia» bildumako hizkuntz koordinatzailea. «Apellidos Navarros: Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra» liburuaren egilea, etimologia eta toponimiaren gaineko beste lan batzuk ere kaleratu ditu.
Laudio (Araba). Ikus entzunezko komunikazioa ikasten ari da EHUn. Oso gaztetik genealogia zaletua izan da, 1999an bere familiaren historia ikertzen hasi zen. www.euskalabizenak.com web lekuko eta RedIris eta Anillo de Genealogía Hispana foroetako laguntzaile ohikoa.
Baiona (Lapurdi). GHFPBAMeko (Généalogie et Histoire des Familles Pays Basque-Adour Maritime) eta beste genealogia foro batzuetako kidea. www.ghfpbam.org egilea eta webmasterra. Haren helburua: Ipar eta Hego Euskal Herriko elkarlaguntza genealogikoa bultzatzea.
Tolosa (Okzitania). GHFPBAMeko eta CGPA (Centre Généalogique des Pyrénées Atlantiques) zirkuluko kidea, Aquitainegenweb, pyrénéesatlantiquesgenweb, cousinsgenweb64, lotetgaronne eta dordognegenweb lekuetako webmasterra eta FranceGenWeb proiektuko koordinatzailea 47, 24 y 64 departamenduetan.
Ondarroa (Bizkaia). Hainbat literatur lehiaketa (Urruzuno, Resurrección Mª de Azkue, Uhagon, Agustin Zubikarai) irabazi ditu. Karmel aldizkariko kolaboratzailea da. Bere aitak, Juan Fernández Egiguren, Augustin Zubikarairekin egindako Lea-Artibaiko baserriei buruzko lanaren gaurkotzean dihardu.
Gasteiz (Araba). Arkeologoa. Historian lizentziatua EHUn (Euskal Herriko Unibertsitatea), eta unibertsitate hartako Arkitekturaren Arkeologiako Ikerketa Taldeko kidea, 2000. urteaz geroztik eraikin historikoen ikerketa arkeologikoan dihardu.
Madril (Espainia). HISPAGENeko (Asociación de Genealogía Hispana) kidea, Sociedad Puertorriqueña de Genealogíakoa eta Espainiako eta Ameriketako hamabost bat forotakoa. www.euskalabizenak.com webguneko laguntzaile ohikoa. 35 urte daramatza genealogia lanetan, Argentinako ahaide hurrunak bilazen eta liburu bat egiten, azken helburu honetarako mundu osoko 27 ahaide biltzen dituen genealogia talde bat antolatu du: (http://es.groups.yahoo.com/group/barrenengoagaraygorta/).
Iruñea (Nafarroa). EUSKAL ABIZENAK proiektuko koordinatzailea. Gai honen inguruko hainbat lanetako egilea («Apellidos Vasco-Navarros», «Apellidos de Gipuzkoa», «Heráldica Vasco-Navarra»).
Bilbo (Bizkaia). Bilboko Familiaren Historiaren Zentroko laguntzailea (1991-1998) eta zuzendaria (1999-2001) izan da. "Anteiglesia de Basauri: linajes y blasones" liburuaren egilekidea da, liburu honek Basauriko udalaren ikerketa historikoaren III. lehiaketako saria lortu zuen. Era berean, Basauriko "El Social" egunkarian (1999-2001), "LOS URR.. 1505-20.." lanean eta www.euskalabizenak.com eta www.odriozola.org web orrietako kolaboratzailea izan da.
RAMIREZ DE OKARIZ TELLERIA, Iñigo
Antzuola (Gipuzkoa). Arrasateko Mondragon Unibertsitateko Ezkoriatzako (Gipuzkoa) Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko irakaslea. Hamar bat liburu idatzi ditu Debagoiena eskualdeko eta bertako Antzuola, Arrasate eta Oñati herrietako historiari buruz. Besteren artean «Antzuolako Baserriak eta Errotak» eta «Antzuolako Mapa Topografikoa» aipa ditzakegu
Bilbo (Bizkaia). Euskal Filologian lizentziatu Deustuko Unibertsitatean. Toponimia ikerketako hainbat proiektutan parte hartzen du, eta aldi berean euskaraz irakasten du. Hizkuntzaren historian espezializatua, onomastikari, etimologiari, dialektologiari, euskararen historiari eta abarri buruzko lanak argitaratu ditu.
Gasteiz (Araba). Arkeologoa. La Platako (Argentina) Unibertsitate Nazionalean Antropologian lizentziatua. EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) Arkitekturaren Arkeologiako Ikerketa Taldeko kidea; 1994. urteaz geroztik eraikin historikoen ikerketa arkeologikoan dihardu unibertsitate hartan.
Tolosa (Okzitania). Bi hamarkada daramatza bere familiaren alde euskaldunaren genealoiga ikertzen, eta horren gaineko bere web orria eraiki du (http://www.aniotzbehere.com). Basque-genealogy taldeko kidea da. (http://www.aniotzbehere.com).
SARRERA - BAZKIDETU - BULETINAK - ATALAK - ABIZENAK - ARTISTEN GALERIA
Bazkide egin zaitez,
proiektuari lagundu iezaiozu,
eta urtean 6 liburu jaso itzazu
24 €tik aurrera !!
LIZARDI Multimedia - Matxitxako, 2 - 20800 ZARAUTZ
e-abizenak@euskalnet.net - 943 83 32 00