Bidegoian - Gazume (997 m) - Pagoeta (714 m) - Laurgain Parkea. |
||
Igandea, | ||
|
||
Gipuzkoaren bihotzean: |
||
UROLA eta ORIA ibai-arroen muga-lerroan, badira itsasertzetik hurbil nabarmentzen diren bi mendi-multzo erraldoi, Ernio eta Pagoeta mendi-multzoak hain zuzen. Bertako festen artean, iraileko igande guztietan Erniora, gurutzez beterik, kostaldetik 15 kilometro eskasetara dagoen hareharrizko tontorrera egiten den igoera azpimarratu nahi genuke, baita ondoren Zelatun lepoan jorratzen den erromeria herrikoia ere. Bi mendi-multzook landare- zein animalia- garrantzi handiko guneak dira: hori dela-eta, 1982. urtean Pagoeta Mendia eta inguruko lurrek 1.200 Ha-ko azalera hartuzGipuzkoako Foru Aldundiak emandako Natur Parke izena jaso izan zuten. ERREZILGO ATERBEA. 546 m. Zelatun lepoan gaudelarik, eskuinean ERNIO mendiaren haitz-puska handia izango dugu. Zelatun, transhumantzia, ibiltari, erromes bide zaharra, baita uso pasa-gune eta ehiztari askoren itxaron-lekua. Gure ezkerrean (IM), bestalde AKATEGI edo Gazume tontorra dugu eta aldapa labur baina gogor batetik igoz gainera iritsiko gara. GAZUME 997 m. 25 min. Eguraldi garbia badugu, bertatik ikus daitekeen ikusmira ezin hobea da: ARALAR eta AIZKORRI Mendiak nabarmen ikusten dira, baita bizkarrean Kantauri itsasoa duen Pagoeta gaina ere: bertarako bidea egingo dugu gaur. Zelatun eta Iturriotz arteko bidearekin bat egin arte, tontorreko bizkar eta mazeletatik IE-an jaitsiko gara. ZAINGO BIZKARRA eta ZAINGO ORDEKA trikuharriak SAGAIN lepoan. Aurrera jarraitu eta ITURRIOTZera iritsiko gara. BENTA eta SAN JUAN BASELIZA. 580 m. 40 min. Goizean irten izan garenetik GR-34 zidor handitik ibili gara, Donostia eta, Aizkorri Mendia eta Arantzazu elkartzen dituen transhumantzia bide-zatien elkarketa baita. Gaur egun oraindik ere, artzain batzuek kostaldeko belardietatik barneko Mendietako zelaietara (Aralar, Aizkorri,...) beren artaldea eramateko erabilitako bidea da. I. norabidean eta igoera samurrean jarraituz, OTAGAIN gainaren ondotik pasa (gainean trikuharria dago) eta TRINTXALEKU parajera iritsiko gara; hemendik aurrera aldapa bizian jaisten den bideak Altzuru-Zelai lepora 420 m eramango gaitu. ALTZURU-ZELAI lepoa. Zenbait etxe eta baserri inguruetan. Baserri arteko errepide estu batek inguruak zeharkatzen ditu. Toki hau ere, Ernio eta Pagoeta mendi-multzoen arteko muga dugu. Errepidea zeharkatu eta I. norabidean PAGOETA gain ikusgarriaren mira estaltzen digun aldapa gogorretik igoko gara, zenbait txabolaren ondoan pasa eta lepo txiki bateraino helduko gara. Zidor estu batetik igotzen jarraitu eta OLARTETA tontorrera 714 m PAGOETA mendi-multzoko punturik garaienera iritsiko gara. 45 min. Erpin geodesikoa. 100 metro iparrerantz izen bereko trikuharria ikusteko aukera izango dugu. IM-an zelai artean jarraitu eta PAGOETA 714 m. 15 min gain eta 1935. urtean altxatutako gurutze handiraino iritsiko gara. Toki hau MURUGIL edo MURUGERRILAKO PUNTA izenez ere ezaguna da. Murugil I eta Murugil II tumuluak gurutzearen atzeko zelaian kokaturik daude. LAURGAIN Parke Naturaleko eta baita inguruko kostaldeko herrien bista ezin hobea. IM-an jaitsiz LIZARRA leporanzko 522 m bidea hartuko dugu, eta Urruztume izeneko hegitik jaitsiko gara, non Urruztume izeneko lau tumuluak aurkituko ditugun. Parkeko ibilbideetako bat jarraituz eskuineranzko bira egingo dugu; MINDI baserrira iritsi ondoren, pista batera garamatzan zidor batek LUKUNeko AISIALDI-GUNEra eramango gaitu 162 m. AIA herriko udal barrutiaren barruan gaudelarik amaitu da gaurko ibilaldia. 1 h. |
||
Kartografia |
||
|
||
Bibliografia |
||
|
||
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
||
![]() |
||
© Copyright Ostadar M. T. Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
||
|