Luhuso - Baigura (865 m) - |
|
Igandea, | |
Urtxintxak oihanian Urtxintxak. (Manex PAGOLA) |
|
Baigura. Errobi ibaiaren arroa |
|
ERROBI ibaiaren bailara. Mendi bitxiek inguratzen dute, PIEMONT izeneko ingurumarian: JARA edo JARAMENDI, LARLA, ARTZAMENDI, ARRADOI, BAIGURA ... Aspaldian, inguruko bizilagunentzako aterbe ziurra zirelarik, mendi hauetan badira "GAZTELU edo GAZTELUZAHAR" izena duten zenbait gotorleku. Zalantzarik gabe, inguru hauetan Zelten inbasioaren kontrako erresistentzia gogorraren testigantza diren aztarnak, hain zuzen. Errobi ibaiaren eskuineko ibarrean Baigura mendia bakarti eta lirain, datza. Kuartzita harrizko pika harrigarriek altxatutako mendi-gailurreriek, LUHUSO, HELETA, ORZAIZE eta BIDARRAI herrien arroak gailentzen dituzte eta Baigura menditik Haltzamendirako bidea egiteko aukera ematen dute, azkenik Nafarroa Beherean sartuz Euskal Pirinioen bista ezin hobea eskainiz. Beraz, gailurreriaz osatzen den ibilbide eder hau egin dezagun, non sai-talde txiki batek amildegien gainean habia egiten duen; Haltzamendi mendiaren E-ko isuraldean 600 m garaierako amildegia dago. LUHUSO (BLANTZARTE LEPOA).
GAILUR NAGUSIko antenetarantz abiatuko gara (896 m), E-ko isuraldeko desplomeak ikusteko aukera izango dugularik. H-rantz jarraituko dugu, lepo txiki batera iritsi eta KUARTZITAKO ZENBAIT HESI gainditzearren. Baldin eta ibilbidea gailurreriatik eginez zaila den, eskuinaldetik egingo dugu, zelai zabaletatik igaroz beti garaierarik galdu gabe. Harri arteko pasabide batetik igaro ondoren, HALTZAMENDIko gainetako batera iritsiko gara (818 m). Bidarrai bukoliko Artzamendi eta Iparla mendien arteko babesean datza. Irubelakaskoa mendiak bere ertz ahaldunarekin Baztan bailararako bidea zein den erakusten digu. Orhi mendia ordea, urruntasunean ageri da, Laino eta elur zuriz jantzia. Abodi Mendia ere zurituta dago ... Hurbilago daude Artzamendi, Mondarrain eta Larrun mendia. Igoera labur batek Haltzamendiko GAILUR NAGUSIra eramango gaitu. Sai-talde bat zeruan bueltaka eta bueltaka ari da. Harrapakina ez dago urrun. Aurreko egunean hildako zaldi bat bertan datza. Sakan-inguruaren amaieran, behealdean, ORZAIZE eta IRISARRI herrien arroa agertzen zaigu. Errobi ibaia sigi-saga dagi Bidarraitik igarotzean. Hala ere, gailurrerian H-ko norabidean ibiliz jarraituz behar dugu eta zirkulu erdiaren itxura duen azken luzapena jarraituz "Orzaize" indikadorea duen LEPO batera iritsiko gara. Hemendik aurrera, jarraitu beharreko bidea oso nabaria da; hala ere, zenbait bihurgune eginez, MARKA HORIz hornitutako bide zabal batetik jaitsiko gara. Erreka txiki baten inguruan, bere parean jaitsiz Orzaizeko etxe eta ELIZAraino jaitsiko gara; bertan ibilbidearen amaiera dugu. |
|
Kartografia |
|
|
|
Bibliografia |
|
|
|
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
|
![]() | |
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
|
|