Bisitarien iritziak

(euskaraz jasotakoak / messages received in Basque)


Utzi zure mezutxoa hemen eta zoriontsu egingo gaituzu.
Idatzi hona: geonative@oocities.com
Gune honen bisitari euskaldunek zer pentsatzen duten jakin nahi dugu.
Eskerrik asko.

 
fondo berdearen gaiean idatzitakoak guk gehitutako komentarioak dira

From: "Petrirena" <benta@mundivia.es>
Subject: Web interesgarria. Eskerrik asko.
Date: Fri, 21 May 1999
Lan handia egin duzue eta interesgarria. Aragoiri dagokion orria ikusten aritu naiz, besteak beste, euskal jatorria darien izenak aurkitu nahian, baina bat edo beste kenduta ez dut gaztelerazkoa baino itxura euskaldunagokorik topatu. Gaia gogoan hartu eta badut ustea ez ote dudan ikusi dendaren batean jatorrizko izenak jasotzen dituen mapa sail bat. Arreta handiagoa jarriko dut hurrengoan. Behin baino gehiagotan egon naiz mapak egiten aritzen diren enpresa horiei idatziko ote nien mapetan jartzen dituzten euskal izenen transkripzioaz hitz egiteko asmotan, baina ez dut oraindik halakorik egin. Egingo dut saiakera egunen batean. Izen harrigarriak topatzen dira Aragoi aldeko Pirinioko mendi zoko horietan, asko eta asko euskal jatorri nabermenekoak, baina itxuraz aldatuta. Zerbait izango da, oraindik ere hainbeste euskaldunek Piriniorako erakusten dugun joera ikusita.
Segi horrela. Petrirena.

From: "Karlos Ruiz" <karlosr@jet.es>
Subject: Agurra eta ohar txiki bat
Date: Wed, 26 May 1999
(...) Lehenengo eta behin zoriondu nahi zaitut zure webguneagatik, oso interesgarri eta txukuna eta... baita (gainera sekulako lana izan behar da horrelako bat egitea eta eguneratzea, ezta?). Benetan, txapela kentzeko modukoa.(...)
Ontsa izan. Karlos

Date: Mon, 18 Jan 1999
From: Gil Marr <ligodracir@rocketmail.com>
Subject: Hizkuntzak Mapetan
kaixo
Ez dakit asko euskara, baina hiru edo lau hitzak ulertzen dut. :-) Zure orrialdea oso ona eta interresgarria da! Ez daukagu euskarazko irakasleak Puerto Ricoan..baina ez da problema. Poco a poco por este medio y hablando con uno que otro amigo aca..espero que algo me entre.
Ricardo Puerto Ricotik
Ondo izan eta zorionak!

Date: Fri, 30 Oct 1998
From: mugarza@unavarra.es (Juankar Mugarza)
Gaur sartu naiz GeoNative-n baina denbora behar dut zirrikitu guztietan
sartzeko. Interesgarria da, Alphabet Street-ena, izenak transkribatzeko
unean arazoak izaten baititugu.
Juankar.

Date: Tue, 31 Mar 1998
From: Ricardo <rdi00001@teleline.es>
EUTSI GOGOR!
GORA EUSKADI ASKATUTA!
GORA BENETAKO DEMOKRAZIA!!!

From: Aitor
Date: Sat, 28 Mar 1998
Subject: eskaniera
Kaixo, lehenik eta behin zoriondu behar zaituztet egin duzuen webgune zoragarriagatik. Nire lehen bisita da eta sarriago bisitatzea espero dut benetan. Orain dela 5 minutu aritu naiz Suediari buruzko informazioa ikusten eta eskaniera hizkuntzatzat jotzen duzuela ikusi dut. Nire ustez hori ez da egia. Urtebete eman dut Suediako hegoaldean ikasten eta benetan esan behar dizuet ez natorrela horrekin bat.Egia da XVII.menderarte Eskania Danimarka zela eta ondorioz, hiru mende iragan arren danierak aztarnak utzi ditu lurralde horretan; horregatik hain zuzen ere ezberdintzen da pixka bat suediera estandarretik, daniar eragina duelako. Dena den, horrela jarri baduzue zeozergatik izango da informazioa nondik atera duzuen jakin nahiko nuke. Berriro idatziko dizuet nik nire aldetik informazio zehatzagoa jaso bezain laster.Agur eta segi horrela! ---
Aitor
Eskaniar batzuek esaten badute berena hizkuntza dela, gugatik hala da eta kitto, oinarri linguistikoak alde batera utzita. Dialekto hitza askotan eremu urriko hizkuntzak gutxiesteko erabili dela gogoratu behar da, Frantzian patois hitzaren erabilerak erakutsen duen bezala, adibidez.

From: "Xabier Aranburu" <xabiertrd@jet.es>
Date: Thu, 22 Jan 1998
Subject: zorionak
Lan ederra!! Zorionak bihotz, bihotzez.
Ekin gogor eta segi aurrera

Date: Thu, 15 Jan 1998
From: Mikel Susperregi <M.Susperregi@qmw.ac.uk>
Kaixo--
Zuen informazioa pixkat irakurtzen izan naiz, baina ez dut uste esaten duzuen guzia guztiz zehatza denik.. Adibidez, Britannica entziklopediak (University of Chicago-k argitaratzen duena), bere 1992ko edizioan, Donostia & Gasteiz & beste hainbat izen jasotzen ditu. Entziklopediarekin batera "Britannica Atlas" dator, mundu osokoa, & EH-ko inguruan "Euskal Herriko" jartzen du (akatsa eginez, "Euskal Herria" idatzi beharrean). Baitaere, nabardura haundiz erakusten den lekuetan, hiri nagusien izenak bitara idazten dira, Euskarazkoa lehenengoa idatzita dagolarik. Mapa orokorretan, EHa larratz txikiagoan agertzen denean, hirien izena Euskaraz agertzen da -- behintzat Donostia (Bilbo beti "Bilbao" bezala ageri da).
Nik entziklopedia hau daukat & pentsatzen dut ondorengo edizioetan ere euskarazko izenak mantendu dituztela, beste entziklopedia & mapetaz ez dakit ordean.
Agur bero bat,
Mikel Susperregi
Date: Mon, 08 Jun 1998
From: Neven Maric <neven.maric@kfunigraz.ac.at>
Subject: KONEJOAK TXAKURRAK DIRA!
http://www.oocities.org/athens/agora/9250/rabbits_are_dogs.html
Jendeak edozer gauzaren inguruan egiten ditu webguneak. Kroaziako morroi honek esaldi hori hainbat hizkuntzatan ematea du helburu!

Date: Mon, 1 Dec 1997
From: Jesus Ibañez Martinez-Conde <jipibmaj@si.ehu.es>
Kaixo, Luis eta Marije
Munduko hizkuntz guztiak asko interesatzen zaizkit (eta dagoen 4700etatik 4550 inguru minorizatuak direnez, minorizatuak gehienbat). Txetxenieraren kasuak bereziki erakartzen nau, hizkuntzalaritza-teoria berriek euskararekin berriro senidetzen dutelako. Entzun nuen ipar kaukasoko hizkuntzek kontsonantez josita daudela, eta Txetxeniatarren aberriaren izenaren idazkerak konfirmatzen dit.
Eskuminak
Jesus Ibañez Martinez-Conde
Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila - Informatika Fakultatea - DONOSTIA
Uste dugu Kaukaso-Euskara loturek ez dutela oinarri handirik gaurko hizkuntzalaritzaren argitan... Hala ere, gu Txetxeniarekin gaude, gure lehengusuak izan ala ez!

Date: Wed, 22 Oct 1997
From: Inaki Agirre <inaki.agirre@Lancelot.unirioja.es>
Subject: Aipu solte batzuk GEONATIVEri buruz
Aupa Luistxo
ASR buruz atondu duzun orrialdea ikusi dut. Zorionak, gero eta mami lodiago sartzen duzu internetera.
Agur jendaxe - Inaki
EUSKALHERRIA ERAIKIZ!

Date: Fri, 10 Oct 1997
From: Imanol <dedekwt@indosat.net.id>
Subject: INDONESIATIK KAIXO
Kaixo, Indonesiatik, lanean gauden euskaldun batzuen partetik, kaixo handi bat.
(...) Indonesiako 13000 ugartetan 250 hizkuntza daude, eta malasian ofiziala den "malayu"-a ere, bertan ofiziala da. Hitz egin, ordea, eskolarizatuak hitz egiten dute. Javatik irtenda ez omen da oso ezaguna. Malayuz eskerrik asko, "terima kasih" esaten da, baina sundanesez "Hatur Nuhum", eta javanesez, beste era batetara. Kuriosoa da, baina hemen egondako holandarren aztarnik ez da gelditzen. Gorrotatu egiten dituzte, bertan egindako expoliagatik. Portugaldarrak ere etsaiak dira, Ekialdeko Timorreko indonesiar kolonizazioaren ondorioz, bertako independentistei emandako laguntzagatik.
Muxu handi bat, eta agur.
IMANOL LIZARTZA

Date: Mon, 25 Aug 1997
From: c.comarcal@ccbages.org (Consell Comarcal del Bages C.Comarcal)
Oso lan ederra, zorionak!!!!
(...) Katalana naiz, baina Bartzelonako Hizuntz Eskola Ofizialan euskara ikasten ari naiz. Horregatik euskaraz idatzi dizuet. Dena den nire amonaren aitona Euskal Herrikoa zen. Nire amonak Maria Arriaga izena du, Granadakoa da eta esaten du bere aitona Euskal Herritik Gor-era (bere herria) iritsi zela burdinezko zubi bat beste herri batera (Dúrcal) eramateko, aro hartan euskaldunek burdina oso ondo ezagutzen zutelako. Han emakume bat ezagutu zuen, ezkondu ziren eta Bazan (beste ondoko herri bat) bizitzera gelditu zen. Inork ez du gogoratzen euskara hitzegiten zuen, baina niri baietz pentsatu gustatzen zait. Nire amak oraindik Arriaga abizena darama, baina niz ez. Agian euskara odolan daramat, auskalo!
Que vagi bé i a reveure!
Ondo izan eta hurrengoa arte!
David Sanz Pérez
Sant Vicenç de Castellet (Katalunia)
Katalan bat euskaraz, benetan pozten gaitu horrek!

Date: Thu, 05 Jun 1997
From: Joseba Etxarri <etxarri@encomix.es>
Aupa Luistxo eta Marije. Arras ideia polita eta lan ederra bizkar gainean hartu eta egiten ari zaretena. Bai, Internet-ek balio handiak dauzka eta ekarpen izugarriak egin diezazkie munduko hedabide eta foro handietara iristerik ez duten hizkuntza, kultura eta, orohar, jendeei. Bitarteko demokratikoa da, zentzu horretan. Sekulako leihoa bilaka daiteke, zuek bezalako pertsonen ekarpenei esker guztiok aberas gaitzakeena. Ideia eta webgune arras interesgarria duzue zabaldua, oso feeling ona zabaltzen duena. Aitzina eta goiti, ongi ari baitzarete.
Joseba Etxarri
Date: Wed, 02 Apr 1997
From: Caroline Phillips <info@basquearts.com>
Mil esker lokarria egiteagatik - arazorik gabe eginen dizuegu lokarri bat gure lokarrien orrian .
Besterik gabe agur bero bat bidaltzen dizuet! Carolina---
Caroline Phillips BASQUE ARTS http://www.basquearts.com *
Basque Arts Marketplace
BAM sarl Technopole Izarbel Bidart 64210
email : info@basquearts.com
* Tel:(33) 5 59438523 * Fax:(33) 5 59438522
Date: Mon, 17 Mar 1997
Subject: Borneo natives
Aupa,
Koldo Almandoz naiz. Hiru urte edo igaro dira Borneora joan nintzenetik, eta bidai hura egin nuenetik, irla honekin engantxaturik nabil. Zer dakizue, Iban edo Itsasoko Dayak-en hizkuntzari buruz? Informaziorik baduzue eskertuko nizueke niri azaltzea..
Eskerrikasko

Date: Thu, 13 Mar 1997
From: EDIS <edis@upf.es>
Subject: Catalunyatik
Katalanera ere oso hizkuntza txikia da. Baita botererik gabekoa ere. Hala ere, nire hizkuntzaren egoera zuenarena baino hobea dela uste dut --jende gehiago kataluneraz mintzatzen delako, errazagoa delako, agian. Hori bai, Euskal Herrian hizkuntz kontzientzia gehiago dago. Muxu xamur bat Bartzelonatik.
Katalan bat euskaraz, benetan pozten gaitu horrek!

Date: Wed, 05 Feb 1997
From: uribekosta@oocities.com
Hasteko, zorionak eman behar dizkizut geonative zer hori web-ean
paratzeagatik. Lan itzela izan behar da. Propio egin duzu webean
paratzeko ala bazegoen eta jarri besterik ez duzue egin? Edozein
modutan ere oso oso ondo dago. Berriro zorionak, langile fin fina eginda
zagoz. Adibidez, "Meet Euskal Herria" lako leku baten bila nenbilen,
gurean jaisten diren "giriei" Euskal Herria zer den azaltzeko, eskerrik
asko.
Ibai Zabortegi - Santamariñe aldizkaria
http://www.oocities.org/Athens/Acropolis/8022

Organization: University of Ulster
Date: Wed, 29 Jan 1997
Subject: Irlandatik kaixo
benetan zoragarria da hemen bertan gero eta gauza interesgarriagoak aurkitzea. Irlandaren iparran nago eta zeuen aukera interneten primerazkoa da. hemendik aurrera badakit non begiratu. Eskerrik asko eta arretaz jarraituko dut euskadiko berriak. Agur bero bat! Slan!
Irlandar bat euskaraz, benetan pozten gaitu horrek!

Date: Tue, 10 Dec 1996
From: jabizaba@sarenet.es (Jabier Zabaleta. Orioko Udala)
Bisitatu berri diat zuen webgune berria (toki-izenak hainbat hizkuntza txikitan), eta lerro batzuk bidaltzea pentsatu diat, harrituta nagoela adierazteko eta zorionak emateko.
Jabier Zabaleta
Orioko Euskara Zerbitzua

From: Xemartin Bachoc <bachoc@quaternet.fr>
Date: Sun, 8 Dec 1996
So bat egin dut zure web horri, lan ederra da. Eman duzu Basse Navarre : Nafarroa Beherea nola deituko dituzu jendeak? Guk erraiten dugu Baxenabarre eta jendentzat Baxenabartar edo Baxenartar. Nere ustez hemen erdarak du gaizki itzuli Baxe: Basse. Baxa izaiten ahal da jauste gaixtoa edo leku bortitza. Lekuine: Bonloc, hemen ere iduri du Gaskoinak gaizki itzuli duela izena. Eskuarak atxikitzen ahal ditu izen zaharrak, Dax Landesetan Eskuaraz, Akize, Erromano izena Aquis Tarbelis ..
Ikus arte.
Xemartin Bachoc.
Euskaltzaindiak ematen digu "Nafarroa Beherea" (Axularrek idazten zuen bezala), baina arrazoi du Xemartinek azpimarratzerakoan bertakoek Baxenabarre diotela...

Main page

Table index

Looking for info

Links / Loturak

Your comments

Sarrera orrira

Taulen aurkibidea

New! / Zer berri?

Alphabet Street

Bisitarien iritzia

Zure iritziak, zuzenketak, gehikuntzak
Your comments, corrections, additions

->

geonative@oocities.com


GeoCities© GeoNative [http://geonative.tsx.org]
Maintained by
Luistxo Fernandez and hosted by GeoCities
Get your own
Free Home Page