SARRERA - BAZKIDETU - BULETINAK - ATALAK - ABIZENAK - EGILEAK - ARTISTEN GALERIA
(
Euskal Abizenak 0. aleko azalako egilea)ARTISTA: iñigo manterola
Orio (1973-). Egunerokotasunaren irudimen pintorea. Bokaziozko pintoretzat dauka bere burua. Arte Ederretako karrera ikasi zuen Bilbon. Erakustaldiak egin ditu Gipuzkoan, Nafarroan, Miarritzen, Hendaian, Madrilen (Espainia), Zaragozan (Id.), Oporton (Portugal), eta Ourensen (Galizia). Eskuratu dituen sarien artean daude: St. Ciers Sur Girondeko (Frantzia) Pintoreen eta Sortzaileen Bilguneko lehen saria eta Julian Ugarteren omenezko Pintura Txapelketakoa, Zarautzen, biak 1997an. Bere gai nagusia: itsasoa.
ABIZENA: manterola
Bere abizenaren jatorriaz galdetu zaionean, ez dakiela esan du. «Nik dakidanez, aita, aitona, birraitona... Oriokoak izan dira beti. Zumaian ere beste Manterola batzuk ezagutzen ditut (Valentin pintorea) eta Iruñean ere bai (gozotegietakoak, eta Pedro izeneko Arte Ederretako irakasle bat). Gainera hemendik gertu badago Manterola izeneko auzo bat».
LANA: manterola
«Margolan honetan nire abizena irudikatu dut, nire Manterolatar familia. Gure aitona ni lau urtekoa nintzenean hil zen, eta argazki batzuk dira bere inguruan ditudan erreferentzi bakarrak. Denbora atzera eginez, birraitonarengana iritsi naiz bakarrik; Orion harrapatu zuten azken baleari berak eman zion arpoi kolpea, Benito Lertxundik kantatzen dituen bertso batzuetan esaten den bezala. Horixe agertu nahi izan dut: birraitona balearekin, eta aitona plano hurbilago batean. Eta horretarako kolore hitsak erabili ditut, ia zuri-beltzean, ez baita oroitzapen bizi bat, ezta presente dudan zerbait ere.»
www.imanterola.com ibai-ondo 1 bajo 20810 Orio (Gipuzkoa) imanteroleos@arrakis.es
SARRERA - BAZKIDETU - BULETINAK - ATALAK - ABIZENAK - EGILEAK - ARTISTEN GALERIA
Bazkide egin zaitez,
proiektuari lagundu iezaiozu,
eta urtean 6 liburu jaso itzazu
24 €tik aurrera !!
LIZARDI Multimedia - Matxitxako, 2 - 20800 ZARAUTZ
e-abizenak@euskalnet.net - 943 83 32 00