Munduko beste herrialdeetan arazoak eduki dituzte ikur honi izena ematerakoan. Hemen jarri ditut horietako batzuk: (badirudi hemen dagoen informazioa ez dela oso fidagarraia, hainbat jendek Katalunia eta Frantziari dagokien hitzak gaizki daudela adierazi baitute.)
HERRIALDEA | HITZA | ZERGAITIK |
---|---|---|
Alemania | Azeri Buztana | Azeri baten antza edukiko al du hauentzako? |
Danimarkan | Snabel | Tropadun-a |
Espainia | Arroba | Neurtzeko unitatea izanik hitz hau eta @ ikurra erabiltzen ziren hau adierazteko |
Euskal Herrian | ????????? | Hutsune hau betetzeke dago. |
Frantzia | Escargot Arrobas | Hitz honek barraskiloa esan nahi du. Beraz frantzian barraskilo antza hartzen diote ikur honi. Baita ere ARROBAS erabiltzen dute, gaztelaniatik hartua. Eskerrak Imanoli bere informazioarengaitik. Nik dudan informazioarengaitik bi hitz hauek erabiltzen dituzte. |
Holanda | Apestaart | Laburturik "api" deitzen diote, eta tximino isats adierazi nahi du |
Ingeleraz | AT | Barruan esan nahi du, adibidez "HUR GEOCITIES-en barnean". |
Israel | shtrudel | Barraskilo??? (ez nago ziur) |
Italia | Chicciola | Barraskilo esan nahi omen du. |
Kataluinan | ?Ensaimada? ARROVA | Mallorkan tipikoa den pastela bezala, egia esan @-ak badauka Ensaimada antza. Azkenean Imanolek argitu du ARROVE dela erabiltzen dutena. Beraz ARROVE! |
Montenegro | Ludia A (A Zoroa) | Estatu Batuekin harreman nahiko txarra dute, beraz "a eroa" deitzen diote kultura Estatu Batuarrari barre egiteko. |
Norvegia | Kanel-bolle | Kanelazko opil baten izena, agian ensaimada antza edukiko du. (ez nago ziur) |
Suedia | "cinnamon bun" "a-hose" "elephant's hear" | "cinnamon bun"(kanela opil)"a-hose"(a-mahuka)"elephant's hear"(elefante belarri) |
Suomi-Finlandia | Katu isatsa | @-ak lotan dagoen katu baten antza baitauka. |
Turkian | AT (zaldia) | Zaldia esan nahi du, baina ingelerazko hitz berdina erabiltzen dute. |
Munduan zehar bueltaka ibili bazara eta horrelako beste adibiderik ikusi baduzu, bidali iezaidazu posta elektronikoz h20ur@yahoo.com-ra.