Atal honetan WEBgunean gertatu den gutzia azaltzen dut orden kronologikoan, 2000ko iraila aurretik zer gertatu den jakiteko klikatu azpian:
2000-12-20
=================================================
______________________________
GABONAK DATOZ, BOTAKETA ERE!
------------------------------
WEB hau azken egunetako martxa ikaragarriaren ondoren
berriro berritzen da, eta honako honetan BOTAKETA dagoeneko
hasia dagoela adierazten dizuet.
Bestalde WEBguneak bi atal berri ditu:
[PRENTSA] Webgune honi buruz prentsak esandakoa.
[PROPOSAMEN EGOKIENAK] Botatzerakoan galdurik dagoen jendeari
laguntza emateko, hau irakurtzea beharrezkoa
da botatu aurretik ;-)
Baita ere zerrendan azken proposamena sartzen da:
(Proposamena) Ze(r)a
(Nork bidalia) Bartzelonako Hizkuntz Eskolako Ikasleak
(Emaila) euscar@eoibd.es
(komentarioa) Kontua ez al izenik ez duen zerari izen bat ematea?
Bada, euskerak badauka horretarako baliabiderik, alegia, aipatu nahi eta
ezin duguna, ZERAren bitartez egitea.
Beste proposamen batzuek ere jaso nituen, baina WEB-ean adierazi
nuenez ez dira oraingoz proposamen gehiago jasoko. Azken egunetan
jasotako proposamenak geroz eta xelebreagoak direla ohartu baitnaiz.
BOTAKETAri dagokionez 2 ohar egin beharrean nago:
1.- Botaketa serioski hartu, horretarako WEBgunean dagoen informazioa
irakurri, eta botatu aurretik iritzi egoki osatu duzula baieztatu.
2.- Partehartzea bultzatu ezazu, beste internautei botakeren berri eman,
horretarako zure WEB-gunean aipa ezazu ekimen hau edo zure lagunei
komentatu tabernan zaudeten bitartean... Azken finean jendeak ez badu
botatzen guzti honek ez du ezertarako balioko.
Espero dut beti bezala zuen laguntza jasoko dudala, horregaitik
aldez aurretik ESKERRAK GUZTIOI!
Gororatu zuen esanetara nagoela eta zerbait adierazi nahi badidazue
h20ur@yahoo.com dela nire posta.(zuen zain nago)
Besterik gabe hurregorate.
2000-11-15
=================================================
_________________________
ADARJOTZE IKARAGARRIA !!!
-------------------------
Badirudi norbaitek WEB honen kontrako ekintza
bezala informazio faltsua igorri zidala, Josu Lavin (Hartz)-ek
baieztatu didanez Euskaltzaindiak ez du inolako erabakirik
hartu honen inguruan Beņat Oihartzabal euskaltzain jaunak
www.egroups.com/messages/euskaraz posta zerrendan jakinarazi
duenaren arabera.
BERAZ, BARKAMENA ESKATU BEHARREAN NAGO EGOERA HONEK SORTU
DITUEN GAIZKIULERTZEENGAITIK.
Gertatu zenaren berri jakin nahi baduzu, 2000-11-08-an
idatzitakoa irakurri ezazu.
Bestalde WEB honek bere baitan jarraituko du, hasierako
asmo eta ideiei eutsiz. Hemendik eskerrak eman nahi
diet gertatutako okerra zuzentzen lagundu didatenei, eta
ziurtatzen dizuet hurrengoan jasotako informazioa
ongi baieztatuko dudala WEBgunea berritu aurretik.
peru_puiu@eresmas.com helbideitk jaso nuen zorigaitzeko
posta hori, norbaitek pertsonai honen berri baldinbadauka
nirekin harremanetan jartzea eskertuko nioke, horrelako
gauza bat onartezina suertatzen baizait.
Eskerrak guztioi ;-)
2000-11-08
===================================================
Kontuan hartu 2000-11-08-an idatzitakoa oker dagela,
Elhuyarko arduradunen posta faltsua da eta beraz
@ ikurrak ez du izen ofizialik euskara batuan.
===================================================
Denbora asko pasa da WEB hau berritu nuen azken alditik
hilabete hauetan ez dut aukeraik izan web-a berrikusteko,
oporrak tartean edukita are gutxiago. Baina oporren
amaierarekin batera berriro ere martxan jarri nahi dut
guzti hau, ea zerbait argitzea lortzen dugun
Beti bezala eskerrak eman nahi dizkiek, parte hartu duten
guztiei, jendeak eskeintako laguntzaz osatua baitago WEB hau.
WEBguneko atal guztiak berritu dira, ikus zeuk
zein aldaketa egin ditudan ;-)
AZKEN BERRIA:
Azaroaren 8-an honoko posta elektroniko jaso nuen:
(adarjotze bat da)
Kaixo adiskide:
Elhuyar entzikopedia berriko arduradunak gara. Zure Web
orrialde eta gogoetak irakurri ondoren. Euskaltzaindiak
bere Iruņako azken bileran erabaki eta plazaratu moduan.
Axeri buztana da, dagokigun erabilera @ ikurrarentzat.
Honela zuk eta zure web orrialdearen bisitariak jakin
dezazuten nahi genuke. Bide batez, zure Web orrialdearen
laguntza jasoko dugulakoan gaude. Hitz berri hau, jendeak
jakin eta erabil dezan.
Besterik gabe, zure esanetara gauzkazu.
Beraz, AZERI BUZTANAREN erabilera bultzatzea izango da WEBgune honen asmo
berria eta bestalde interneteko terminologia aztertzea sor daitezkeen
arazo eta gaizkiulertzeak ekiditeko asmoz.
Edozein proposamen edo ideia badaukazu guzti honen inguruan, mezu bat bidali.
Eskerrikasko guztiei.
Azeri buztanaren erabilera bultzatzeko gehitu honoko hau zure
posta elektronikoko sinadurari:
______
/ \
| /'\ | <=----Ikur hau
| \_/\_/ "AZERI BUZTANA" da.
\_______________________
www.oocities.org/ezdaarroba
===================================================
Kontuan hartu 2000-11-08-an idatzitakoa oker dagela,
Elhuyarko arduradunen posta faltsua da eta beraz
@ ikurrak ez du izen ofizialik euskara batuan.
===================================================