Zuk ere lagundu dezakezu. Xiberoko Botzak irratiak euskaldun guztion laguntza behar du eta laguntza hau modu askotan bidera daiteke:
Urretxu-Zumarragan antolatu ditugun ekintzetan parte hartuz, eta irratiari sostengua emanez.
Xiberoko Botza irratiak irekirik duen kontu korronteetan dirua ipiniz.
Hegoaldetik: Euskadiko Kutxa: 3035 0027 72 0270036215
Xehetasunak, ondorengo telefonoan jakiterik izanen dira: +(33) (0) 559 28 29 87.
Eta era erangikor batean ere, zuk eta zure taldeko lagunek Urretxu-Zumarragan egin izan duguna
errepikatuz... Biba! Xiberua kultur ekimena Urretxu-Zumarragakoa soilik ez delako, Euskal Herri osokoa baizik.
Zuen herrian guk antolatutakoaren pareko zerbait egin dezazuen animatzen zaituztegu, eta horretarako gure
sostengua (guk erabili izan dugun materiala - panelak, argazkiak...) eta aholkularitza duzue: jaialdia, erakusketa, ikasgai
didaktikoa... hauek guztiak gure taldean asmatutako eta geroago era egokian bidetatutako proiektuak izan dira. Web gune honen helburu nagusia ez da Urretxu-Zumarragako Biba! Xiberua kultur
ekimenaren berri ematea, ekimen hau Euskal Herri osoan barrena zabaltzea baizik.
Zuen txanda daiteke orain. Guk zuen ondoan izango gaituzue aholkulari gisa. Zuberoak merezi duelako!
Biba! Xiberua Kultur Ekimena
2001eko maiatzak 27
|