Xiberoko Botza Biba! Xiberua Kultur Ekimena Egitaraua Informazioa Lagundu Estekak
Biba! Xiberua Kultur Ekimena (Urretxu-Zumarragan)

 Biba Xiberua! ekimenaren egitaraua

Oi! Ama Euskal Herri goxua
Zutandik urrun triste banüa
Adios gaixo etxen dena

Adios Xiberua (Etxahun Iruri)

Hizkuntzarik gabe ez dago herririk, eta herriaren taupada ozena da bere boza, eskubidez eta askatasunez gizarteratu ahal izateko gogo benetakoa. Hizkuntzaren erabilera normalizatua ukatzen duen herriak, bestearena ezezik, bere burua ukatzen du, kultura eta gizabidea ezeztatu. Bide horrek, hain zuzen ere, elkartzen gaitu orain, bide guztiek garamatzate euskarara, eta euskarak antolatzen du gure bihotz geografikoa.

Hor ere, Zuberoa. Berezko izatez jantzia dagoen lurra. Lur euskaraz sustraitua. Sustrai ahotsuduna, "Xiberoko Botza".

Hizkuntzarik gabe ez dagoela herririk ulertzen badugu, nola, beraz, ahotsik gabeko hizkuntza. Arnasa eskatu. Eman zurea. Ahotsari. "Xiberoko Botza"-ri.

—Araiz Padrón—

 Ekainaren 1ean, ostirala
  • Hitzaldia (ikasleentzat): goizeko 12etan Zelai Ariztiko areto nagusian

  • Hitzaldi publikoa: Arratsaldeko 7etan, Zelai Ariztiko areto nagusian. Hizlaria: Txomin Peillen (Idazle zuberotarra, euskaltzain osoa, biologian lizentziatua, euskal letretan doktoratua, gaur egun euskara-irakaslea Baionako fakultatean)

    Abeslaria: Jean Mixel Bedaxagar (Zuberoako abeslari eta musikari tradizionala)

    Bertan Txomin Peillenek Zuberoari buruz egindako txostena aurkeztuko du, tartean Jean Mixel Bedaxagarrek Zuberoako kantu tradizionalak abestuko dituelarik. Era berean Xiberoko Irratiari eta Biba Xiberua! ekimenari buruzko web orriaren aurkezpena egingo da.


 Ekainaren 2-3an, larunbata eta igandean
  • Ibilaldia, Zuberoan, herrialde eder hori ezagutzeko parada izango dugu

  • Lehenengo egunean: herru ezberdinak ezagutzetik aparte, bertako lantegi bat, baserri bat eta Maulen kokatu berri den "Xiberoko Botza" irratia bisitatzerik izango da. (Irrati-saio berezia)

    Bigarren egunean: Muskildiko San Antonioko baselizan erromeria. Bertan bertsolariak, abeslariak, trikitilariak, txalaparta, eta dantzariak (Zumarragako ezpatadantza) izango ditugu, jai-giro ederrean egun alai bat igaroko dugularik.

    Izen-emateko deitu telefono hauetara: 943724170 / 943729154
    Prezioa: 2.000 Pzta.


 Ekainaren 8an, ostirala
  • Diaporama: arratsaldeko 7 t'erdietan Zumarragako Legazpi dorretxean

  • Bertan Zuberoari buruzko irudiak, musika eta irakurgaiak uztartuko dira.


 Ekainaren 9an, larunbatean
  • Zuberotarrei ongi etorria arratsaldeko 4 t'erdietan, Areizaga-Kalebarren plazan

  • Dantza-Kalejira: arratsaldeko 6etatik aurrera, Urretxu-Zumarragako kaleetan zehar
  • Partaideak: Atharratzeko dantzariak, Lurra dantza taldea, Irrintza dantza taldea, Aldiri konpartsa,... arratsaldeko 7 t'erdietan dantza saio berezia Areizaga-Kalebarren plazan

  • Gau-Jaialdia: gaueko 10 t'erdietatik aurrera, Urretxuko Gernikako Arbola plazan

  • Partaideak:
    Zuberoatik Maddi Oihenart-Mixel Arotze-Mixel Etxekopar, "Tehenta" eta "Lagünak" taldea. Hegoaldeko abeslariak, txalapartariak, bertsolariak,...


 Ekainaren 10ean, igandea
  • Goi-Urola bailaratik ibilaldia, gune turistikoak erakutsiko zaizkie zuberotarrei.

  • Kantu-kalejira eguerdiko 12etatik aurrera, Urretxu-Zumarragako kaleetatik

    Zuberotarrak eta Urretxu-Zumarragako herritarrak, gure euskal kantuak elkarrekin abestuz kalez kale.


 Maiatzaren 29tik ekainaren 9a arte
  • Zuberoari buruzko ERAKUSKETA:

  • Zuberoako argazkiak (Kiko de Prada-Samaruti, Ligiko argazkilaria), jantziak, panelak, instrumentoak, dokumentalak, musika,...


    mezuak       gora  

© Copyright Xiberoko Botza eta
Biba! Xiberua Kultur Ekimena

otamotz@jazzfree.com

Xiberoko Botza
Victor Hugo 18, 64130 Maule-Lextarre (Zuberoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: +(33) (0) 559 28 29 87


GeoCities