Altuzkarraz Mendia. Igari - Brakola (1.366 m) - Miguleta (1.406 m) - Otsagabia |
||
Igandea, | ||
|
||
Altuzkarraz Mendiaren gainen artean |
||
Zaraitzu bailarako Espartza eta Oronoz herrien arteko baso zabalen artean, MIGULETA (baita Bioleta izenez ezaguna) 1.406 m eta BRAKOLA 1.366 m gain handiak nabarmentzen dira. XABROS eta LARRAIZE bailaren arteko mendi bizkarrean kokaturik, gainok Iparretik-Hegoaldera norabidean kokatzen dira, EZKA ibaia Erronkari Ibaxan eta Zaraitzu ibarreko izen bereko ibaien arro garaiak banatzen dituzten mendien multzoan. IGARI (700 m). Garaiera gainditu eta laster argiune eta eroritako borda batera iritsiko gara. Aurrerago, beste borda bat aurkituko dugu. Borda hauen gain gainetik, ezkerreranzko norabidean jaisten den pista bat ateratzen da, eta baita zati batzuetan eskuinerantz, basorantz doan harriz egindako beste bat ere. Azkeneko goranzko norabide honetan jarraituko dugu, Brakola gainaren bistak erakusten dituen argiune batera iritsi arte. Zidor nagusia abandonatu eta ezkerretik harturik, kordalaren gainerantz abiatuko gara: bidezidor batetik jarraituz, BRAKOLA (1.366 m) tontorrera iritsiko gara. Eguraldi argi eta garbi bat eginez gero, izugarrizko bista ederrak eskaintzen dituen mendia: I-an ABODI MENDIA, ORHI eta PIRINIO ERTAINetarantz luzatzen diren Auñamendietako gainontzeko gainak; baita Erronkari eta Zaraitzu ibarren arteko baso zabalak. Lepo txiki baterantz jaitsiko gara eta zuhaitzez estalitako malda gogor batetik igaroz MIGULETA 1.406 m gainera iritsiko gara. Erpin geodesikoa eta gutunontzia. Ordu bete eta 50 minutu gutxi gora-behera. Landaretza handirik gabeko jaitsiera samurrean I-rantz, La Cruz izeneko leporako bidea jarraituko dugu. Bidearen ondoan, aizkolariek erabilitako borda ikusiko dugu. Lurrez estalitako pistatik jaitsi eta URRUA (45´) lepoan aurkitzen den baso-pistara jaitsiko gara. Pistatik (esk.) jarraituko dugu eta denboratxo batean 1.200 metroko kota garaieran mantenduko gara; aurrerago beste pista batek eskuinetik agertuko zaigu: bertan GR-11 Zidorreko marka zuri-gorriak aurkituko ditugu. Hauexek jarraituz, bidetik jaitsiko gara (30´). Pistatik segi eta bidegurutze batera iritsitakoan, eskuinetik hartuko dugu jarraitzeko bidea; zelai eta borden ondotik igaroz OTSAGABIra eramango gaitu (2 h). Bertan, Muskildako Andre Mariaren eliza erromanikoa, San Joan Ebanjelariaren elizaren erretaula nagusia, harri landuzko fatxadak dituzten etxe ugariak ikusterik izango dugu. A!, harrizko zubi ezaguna ere ez da faltako guri agur beroa ematean. |
||
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
||
![]() |
||
© Copyright Ostadar M. T. Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
||
|