Le Tech lakua (1.207 m) -
Le Grand Gabizos (2.692 m)

—Asteburua,
1993ko uztailaren 17-18an—


 

Yosemiteko Kapitain Handirako igoera batean:
<<Gauez, Risi eta biok tontorraren babesean nahiak esaten jolasten gara:

"Zer eskatuko zenioke bizitzari?". Cola-cao bero bat, Trangora igotzeko baimena, helikopteroz eginiko jaitsiera .... izarrei adierazten diet nire desio bakarra: zure ongi-etorriko besarkada, zure lagun irribarrea, zure eskuetako atseden ahaztezina.>>

Miriam GARCÍA PASCUAL.


 Aubisque lepoan eta Gourette-eko mendietan barrena


GOURETTE-eko mendietako kordala, Palas gailurrean banatzen da Pirinioetako mendikatea nagusitik, eta handik I-rantz doa, jadanik aski ezaguna den AUBISQUE mendatean amaitzeko.

Zalantzarik gabe, bertako mendirik garrantzitsuenak GER gailurra (2.613 m) eta Gabizos Handia (2.692 m) dira, azkeneko honen profil zorrotza Arrens-eko zabaldiaren gainetik altxatzen delarik.

Gailurra, mendi-taldetik banaturik dagoenez, bere zilueta leku guztietatik nabarmentzen da, Midi d'Ossau edo Midi de Bigorre mendiak bezalaxe.

Gabizos Handia EAUX BONNES (ur epeletako estazioa) eta Azun bailara artean kokaturik dago. Bertarako irispide nagusiek ez dute zailtasunik, nahiz eta gailurreriako zenbait pasabide aereo samarrak izan.

Mendi honetara SOULOR-eko mendatetik Saucede lepoa zeharkatuz irits daiteke, baita Gourette-eko negu-kiroletako estaziotik eta Uzious-eko lepotik igaroz, Le Tech-eko lakutik ere. Azkeneko ibilbide hau aukeratu dugu, gutxien erabilitakoa eta aldi berean ikusgarriena delako.

LE TECH (1.207 m).
Laku eta zentral hidraulikoa. Lakutik abiatuko gara; Bouleste bailarara doan bidea hartuko dugu. Zuhaitz gunetik irteterakoan, Labas erreka ezkerraldean ikusiko dugu eta presa txiki bat pitin bat aurreraxeago. Zelaietatik igaroz BOULESTE aterbera iritsiko gara (1.700 m), ganaduak egindako bidezidor batzuen ezkerraldean kokatuta dagoena. Hemendik aurrera cairn harri-multzotxoek bailara hau Ossau-koarekin elkartzen duen AUSSEILLA leporako bidea erakutsiko digute.

Hala ere, guk ez dugu bidezidor hau jarraituko, baizik eta IM-an segituz, eskuinerantz igoko gara, UZIOUS-eko lepora iristearren, gako garrantzitsua den gunea eta aldi berean Gourette-eko estazioa goitik ikusteko talaia ezin hobea.

Norabidea E-ra aldatuko dugu, ertz luze hau igarotzeko. Louesque tontorra 1.go mailako pasabideren batekin igaroko dugu, eta ondoren "LES TAILLADES BLANQUES"-eko gailurreria, non ertza askoz aereoagoa bihurtzen den (2. mailakoa).

Bi "jandarme" pasa ondoren, GRAND GABIZOS-aren tontorrera iritsiko gara (2.692 m), zein 2.613 metrotan kokaturiko kota pasa arte ez den ikusten.

Gourette-eko negu-kiroletako estazioaren, Soulor mendi-lepoaren eta Midi d'Ossau mendiaren ikuspegi ederra. Igoeran erabilitako bidetik jaitsiko gara, baina ertzaren zatiren bat murriztuz. 7 ordutan egin daitekeen ibilaldia, joan-etorria barne. Egindako gainbehera 1.500 metrotakoa da eta bataz besteko gainbehera %19koa.


 Kartografia


  • Laruns, mapa. Institut Géografique National (Frantzia). Eskala: 1:25.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities