Gibijo Mendia: |
|||
Igandea, | |||
|
|||
Gibijo Mendia |
|||
IZARRA (635 m).
Untzagako herritik irtenda, bada haritzez babesturik tontorrera iristen den bidea. Poliki-poliki zelaietatik jaitsiz, Delikako sakaneko inguruetaraino iristen da. Arroilaren ertzetik mugituko gara, Nerbioiko Jauziarekin topatu arte; errekatxoa zeharkatuz, lehendabiziko Behatokia ikusiko dugu. Bista ezin hobeak bertatik. 2 Km H-ra, Nerbioi ibaiaren iturburua ikus daiteke. Delikako sakana. Sai kolonia ugalkor bat bizi da bertako paretetan. Sakanaren albotik jarraitzen badugu, bigarren Begiratokira joango gara. Hemendik, ondo zehaztutako bideak ARANDO edo SANTIAGO (943 m) tontorreraino eramango gintuzke. Arrastariako bailara eta Garobel (Salbada) Mendiak ikusteko talaia ezin hobea. IM-ra TXARLAZO tontorra (927 m), non Antiguako Ama Birjinaren omenezko irudi erraldoi hori aspaldian jarria izan zen, Urduña herriko patroiarentzat.
Jaisterakoan, mugarri txiki batetik igaro beharko dugu eta ondoren eskuinera jo. Alanbre-hesi bat pasako dugu. I-an, zedarri edo harri-marka batzuek gidatuko gaituzte sakon bat ezkerrean duen zabaldi batean barrena. Bigarren alanbre-hesia pasa eta M-an Urduñatik Berberanara doan errepidera iritsiko gara. Zabalditxo bat bertan. URDUÑAko MENDATEA 400 metro gorago dago, 343 zenbakiko puntu kilometrikoan. |
|||
Kartografia |
|||
|
|||
Bibliografia |
|||
|
|||
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
|||
![]() | |||
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
|||
|