6.- Amaiur - Itzulegi (720 m) - Meaka (710 m) - Astate (1.022 m) - Iparla (1.044 m) - Bidarrai |
|||
Larunbata, | |||
Hegoaldetik Iparraldera. Herri bat, kultura bat |
|||
Hasiera AMAIURko herrixka zeharkatuz emango diogu kale nagusian gora. Bidegurutzera iristean, ezkerretara ekin Pilarreko ermitaraino. Ermita honen ondoren errepidea utzi eta eskumatara igoko gara pistaz. Metro gutxi batzuk aurrerago, errekastoa gurutzatu eta pare bat bihurguneren ondoren kanposanturaino helduko gara, 150en bat metro gorago bidegurutzea dugu eta eskumatara hartu ira arteko bidetxoan gora. Berehala txabola ondotik igaro eta lau antzean beste batetara iritsiko gara. Honen ezkerraldetik igoaz, pistagurutze eta alanbradak aurkituko ditugu. Zuzen igo behar dugu pistatxo malkorrean gora bi alanbradaren artean eta ira artean jarraitu hariztian dagoen txabolara iritsi arte. Honen ezkerraldetik jarraitu behar dugu eta erripa laburra igo ira artean. Lautadara iristean, bi zelairen artean igaroko gara eta zuzen jarraitu garo arteko pistatxoan aurrera. Tontorra (627 m) inguratu ezkerraldetik eta lepora (590 m) irtengo gara. Eskumatara txabola. Bideari ekinez, lepoxka gurutzatuko dugu eta erripatxoa igo ondoren pistara iritsiko gara. Pista honetan gora igoaz (ezker), errekastoa gurutzatuko dugu (ura hartu ahal dugu) eta bost bat minututan edo ITZULEGIko lepoa 720 m joko dugu. Hemen bira eskumatara eta Gorramendiko (2,7 Km) errepide hestuan gora ekin Aizpitxako gailurraren inguruko bidegurutzea jo arte. Baztango behatokia. Bidegurutze honetan errepidea utzi eta eskumako pistari ekin, gandorrari jarraituz, Astaterantz jaisteko 15 bat minututan edo IZPIDEko 788 m lepoa joko dugu eta pistaz segi, muinoaren eskumaldetik jaitsiaz, MEAKAko ¾ 710 m lepora iristeko. Eskumatara txabola. Pista eta bidegurutzeak.
Gandorraren ezkerraldeko pistan gora egin eta erripatxoaren ondoren pagadian zehar jarraitu behera antzean. Aurki bidegurutzera helduko gara eta eskumako pistari ekingo diogu erripa igoaz OTSOMEAKAko 760 m lepora iristeko. Pistaz jarraitu (laua) eta pagadian gora apur bat egin ondoren, lepoxkara jaitsiko gara. Hemen oihaneko garbiunea igaro eta ezkerretara ekingo diogu pista txikian. Bost bat minututan edo bidegurutzera iritsiko gara eta eskumatara igo behar dugu, berehala pagaditik irteteko garo arteko pistatxoari ekinez gora antzean. Harresi pare bat gurutzatu ondoren, Artzabaleko gaina 862 m joko dugu. Pistatxoaren arrastoari jarraitu ira artean eta jaitsiera laburraren ondoren, INDATXIPIko lepoa 830 m igaroko dugu. Hurrengo muinoa ezkerraldetik inguratuko dugu eta beste lepo 850 m batetara irtengo gara, non pistatxoa utzi egin behar baitugu. Bi aukera daukagu:
Lepo hau zeharkatu ondoren pagadia atzean utzi eta TUTULIAko tontorrera 983 m igo gaitezke edota gailurrari zirkin eginez ezkerraldetik, GAPELUko lepora 945 m irten zuzen-zuzen. Gandorreriako bidexkari jarraituz, igoeratxo bat eta IPARLAko lehen gailurra 1.040 m joko dugu. Lepoxka gurutzatu eta bigarren puntara igo gaitezke 1.042 m edota ezkerretik zirkin egin beste lepoxka bat gurutzatzeko. Igoeratxoa eta IPARLAko gailur nagusia 1.044 m joko dugu. Zedarri geodesikoa eta buzoia. Giro onaz izugarrizko bista ederrak.
Gandorrez jarraitu, erripatzarra jaitsi eta Iparlako lepora 950 m iritsiko gara. Gurutzea eta muga 90. Hemendik eta harri arteko bidezidorrari ekinez, metro zenbait igo eta harlosazko hesi bitxia gurutzatu ondoren, LARRATEko lepora 952 m iritsiko gara. Senda marratuan gora eta haitz bitarte hestu sakonak gurutzatu ondoren (ELURRAZ OSO ARRISKUTSUA) Larrateko gailurra joko dugu 962 m. Gain honi zirkin egin dakioke Larrateko lepotik abiatu eta gandorraren ezkerraldetik dagoen bidexkari jarraituz eta gailurra inguratu ondoren, gandorretik datorren bidezidorraz bat egingo dugu beroni ekinez eta lantzean behin TALATZEko zirko izugarria begiratuz. Talatzeko azken puntatik belatzean behera egingo dugu -ipar- eta lepora 822 m iritsiko gara. Hemen harrizko gurutzea eta hondakinak ezkerretara utzi eta gandorreko bide onari ekingo diogu laua hasieran eta behera antzean gero. Haitz gunearen aldamenetik igaro ondoren, bidexka behera egingo dugu eskumatara, txabola hondarretaraino. Metro batzuk beherago eskumatara utziko dugu Iparlako zutarritzarra (zutarria) eta ezkerreko bidexkari ekingo diogu malda malkor eta harritsua gurutzatuz. Aurki gandorrera irtengo gara berriro eta beronetan behera egingo dugu txabola pare baten hondakinen aldamenetik igaroz. PAGALEPOra 453 m iristeko. Txabola hondarrak. Eskumako bidexkari ekin behar zaio Harriandiko maldetan behera. Ira eta arbola bakarren artean erripatzarrak jaitsi eta baserrietaraino iritsiko gara. Honen ezkerraldetik errepide hestura iritsiko gara eta beroni jarraituz BIDARRAIraino jaitsi. Herriko sarreran Mendi-aterpe, Udaletxea eta frontoia utzi eleizara helduko gara. Honen ezkerraldetik eta errepidez aldapan behera, ibai ondoko etxeetara iritsiko gara. Kalean metro batzuk ibili eta Noblia zubira irtengo gara. ERROBI ibaia gurutzatu ondoren bukatuko dugu ibilaldia. © Copyright F. J. Arriaga "PATXI" |
|||
Kartografia |
|||
|
|||
Etaparen profila |
|||
|
|||
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
|||
![]() |
|||
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
|||
|