Espingoko Zirkoa - Quayrat -
Lezat - Cap du Seil de la Baque

—Asteburua,
1993ko urriaren 9-12an—


 

[...]
"Cuando una batalla está perdida, sólo los que han huido pueden combatir en otra.
Pero, ¿ cuándo da un soñador por perdidos sus sueños?"
(Itzul.) Bataila bat galdurik dagoenean, soil-soilik ihes egiten dutenek har dezakete parte beste batean.
Baina, ametsak ez galtzearren, noiz ematen du amore ameslari den batek?
—Musu bat nire ametsentzako—
Javi

Zure begietako isla beltzera
igerian ailegatzen ez naizenez
zure begietako txurian
poemak idazten ditut.


Lleidako Amitges aterbeko bisita liburuan, 1999-IV-I datan eta 11:00 pm orduan sinatutako mezu baten zatia, Javi izeneko lagun batek sinatua.

 

 Espingoko Zirkoa


GARONA GARAIko eskualdean, hormaguneek eratutako zirkoen ingurumarian badira hirumilako tontor batzuk bailara hauek sortzen dituztenak: Espingo, Lys, Literola, Remuñe ...

Oô aintzira; atzean ur-jauzia, eta atzerago Quayrat mendia
Oô aintzira; atzean ur-jauzia,
eta atzerago Quayrat mendia

Pirinioetako parajerik bortitz eta latzenak dira hauek, Lezat, Quayrat, Portillón, Maupas, Pico del Boum ... bezalako kasko aereo eta garaiak dituztenak. Beren ezaugarri berezien artean, ataken garaiera nabarmena aipa genezake, askotan 3000 metro inguruan kokatutakoak. Hor dira, esaterako Portillón d'Oô, Literola, Gorgas Blancas, Gías edo Poucherges bezalako lepo garaiak.

Espingoko zirkora igotzeko ibilbide arrunta ASTAUko BASERRIetatik (Granjetatik) irteten da, Oô bailarako hasieran kokaturik dauden baserrietatik, hain zuzen. Bide zabala, basoan barrena sartu eta OÔ AINTZIRAtik (1.500 m) jaisten den uharraren ondotik abiatzen da. Aintziran jausten den ur-jauzi eder hori ikusi ondoren, bere E-ko albotik igoko gara, harriz osatutako bidezidorrean barrena, ESPINGOko leporaino (1.970 m) doana. Aintzira eta aterbea.

PORTILLÓNeko ATERBEetara (2.570 m)
Espingotik, H-ko norabidean zelaietatik jaitsi, SAUSSAT Aintzirara iritsi arte. Ezkerreko bazterretik inguratu eta bidezidor argia jarraituz zubi bateraino iritsiko gara (2.100 m). Uharraren gainetik zubia zeharkatu, eta HE-an igotzen gara 2.500 metrotaraino. Orain H-an jarraituko dugu, granitoz osatutako harrien artean. PORTILLÓN-en Aintzirako euspen ormaren pean Portillón-eko aterbe zaharra aurkitzen da (2.570 m). Iraila bukaera arte aterbe gordea da eta neguan aterbe librea. Gaur egun beste bat eraikitzen ari dira, aurrekoa baino handiagoa —lerro hauek idazterakoan jada irekita dago— zaharretik metro gutxitara dagoena.

LEZAT (3.107 m).
Portillón-eko Aintziratik, E-rantz igo Literolako beheko bailaratik. 2.680 metrotan, ibilbide hau abandonatu Literolako lepora eramango gintuzkeelako eta I-an igo harriz beteriko H-ko hegitik.

Gailurreriako oinera iristerakoan, zenbait tximini ikusiko dugu. E-ra doan azken-aurrekoa hartuko dugu. Espingoko zirkoa eta Lys-eko bailara bereizten dituen gailurreriara iritsita, ezkerrerantz jarraitu behar dugu. Aereo eta ikusgarria da, baina bere azkeneko zatia samurragoa izanen zaigu LEZAT tontor (3.107 m) zabaleraino.

La Seil-eko tontorrean
La Seil-eko tontorrean

Portillón-etik Espingora, beste hainbat ibilbidetik ere itzul daiteke, TUSSE DE MONTARQUÉ delako mendia M-ko norabidean inguratuz. Euri-neurgailuaren lepoa gurutzatuz —bertatik eta I-an Espingoko Aintzira eta aterbea ikus daitezke— Aintzira Gelatuaren arrora gerturatzen gara. Inguratzea bere inguruetan bukatuko da, Espijeoles mendira doan ibilbide arruntaren bidearekin bat egiten dugu eta.

QUAYRAT TONTORRA.
Espingotik E-an irtengo gara bailararen sortaldera, belardi maldatsuetatik Quayrat lepo pean dagoen harritzara iritsi arte HHE-an jarraitzeko. Inguratu ondoren, horzkada azpian dagoen korridoretik igoko gara. Koska bat eta belarrezko tximini bat igaroko ditugu. Terrazetatik jarraituz korridore handi batekin topatuko gara. Ondoren gailurreria dator. Ertza segi. I-ko puntan hau estutzen den arren, albotik pasa daiteke. Punturik garaienean, monolito bat zintzilik bailitzan agertzen zaigu.

CAP DU SEIL DE LA BAQUE (3.103 m)
Lezaterako ibilaldiko EURI-NEURGAILUAren lepoan hasita, H-ra jo eta belarrez estalitako zelaietan barrena, bukaeran ikusten diren Seil de la Baque-ko puntetarantz abiatuko gara. Aldapak ez dira oso gogorrak zati honetan. Dena dela, M-ko puntako azkeneko maldak badira gogorrak motzak diren arren. SEIL DE LA BAQUE-eko tontor txikia (3.103 m). Inguruko gailurren ikuspegi ezin hobea, Perdigero E-ra, Pico dels Gorgas Blancas (Pico de los Hermitaños) mendiaren orratz ederrak IM-ra, Picos de Clarabide gainak M-ra, Lezat eta Quayrat IE-ra ...


 Kartografia


  • Luchon, Pyrenées carte nº 5. Institut Géografique National (Frantzia). Eskala: 1:50.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities