Estacas de Trueba mendatea (1.166 m) - Matas del Pardo (1.416 m) - Cotero (1.497 m) - "La Engaña"-ko geltokia

—Igandea,
1999ko apirilak 11—


 

"Biltegi, etxe-bizitza, deposituetako hondakinak, nasetako arrastoak... gure aurrean herrixka mamu bat zabaltzen da, paisaia irreala alegia. Atzean La Engaña-ko tunelaren hego ahoa irekita dago, mendilerroko pasabide liluragarria..."


 Pas-eko Ibarretik Burgosko Merindadeetarantz


PAS eskualdea eta SOTOSCUEVA eta VALDEPORRES MERINDADEAK uztartzeko, uren banalerrotik ibiltzea beharrezko da; inguru honetan mendi erraldoiak I-rantz sakan ikaragarrietan erortzen dira.

Behean, laiotz eta ospel sakonetan bertoko pagadi eta hariztiak ezkutatzen dira; gorantzago ordea, mazela belartsu luzeak eta horma kararritsuak jaun eta jabe bihurtu dira.

Lehen aipatutako Merindade eta Pas bailararen artean, inguruko paraje bakartuenetariko batean, XX. mendearen erdialdean ahantzitako proiektu erraldoi baten arrastoak baino ez dira geratzen; TRENBIDE bat da, SANTANDER-MEDITERRÁNEO delakoa, inoiz toki hauek zeharkatzeko aukeratik izango ez zuena nahiz eta ibilbideak berarentzako Kantauriko mendien petik, alde batetik bestera zeharkatzen duen 7 kilometro luzerako tuneltzarraren eraikuntza egina izan.

Matas del Pardo-Cotero kordal luzean ibili ondoren, berton, LA ENGAÑAko geltoki abandonatuan, bukatuko dugu gaurko ibilaldia.

Josu eta Mikel Cotero gainean
Josu eta Mikel
Cotero gainean

ESTACAS DE TRUEBA MENDATEA (1.166 m).
Sigisaga dagien mendateko errepideak Pas-eko sakan sakonetarantz begira zabaldurik daude; mendatetik bi kilometro lehenago hasita eta zubi baten aurrean porlanezko — azkar samar amaitzen den— pista bat irteten da. M-an, MATAS DEL PARDO mendi-puska ikus daiteke. Txabolez hornitutako inguru bat zeharkatu —zelaietako berdearen artean, lilipaz (nartzisoz) horiz margoturik dagoena udaberri garaian —eta lepotik aurrera, ertzetik gorako bideari ekingo diogu. Inguru osoa txilarrez, sasiz eta putzuz josita dago, euria egiterakoan lurraren ur-zurgatze ahalbide-eza dela medio.

IM-an CASTRO VALNERA (1.707 m) mendiko kasko zuria ikus daiteke. Aldapa geroz eta gogorrago egiten da eta azkenik MATAS DEL PARDO (1.416 m) gaineko tontorrera iristen gara: TRUEBA Bailarako ikuspegi zabal eta ederra. Urrutian, eta eguraldia lagun bada, itsasoaren eta zeruaren ertzek bat egiten dute deskriba ezinezko urdintasunean.

Gainetik LA HORMAZA leporantz jaisteko beherako 100 bat metro egin behar dugu. Uren Banalerroaren gainean gabiltza, urak banatzeaz gain Kantabria eta Burgos herrien muga historikoa ere badelarik. Kordala geroz eta estuagoa bihurtzen da, eta azkeneko elurtzuloak gailurreriaren hegoaldean mantentzen dira garai honetan. Eskuinean Pas bailara dago; ezkerrean menditik jausiz, uholdeek sakanetatik behera abiadura handiz beren buruaz beste egiten dute.

Kordala, LA MARRUYA lepotik aurrera (artzain-sarobea, hamar bat txabola, gehienak eroriak eta ardien babeserako esparru handi bat inguruan) H-rantz egiten du. Jarraituz, Cotero gainera iristeko ordubete baino gehiago behar izango dugu. Zulo edo sakon handi bat ikusiko dugu eskuinean gaina baina 50 bat metro beherago eta eskuinerantz jo eta aldapa motz baina gogorra gaindituz, gainera iritsiko gara. COTERO, 1.497 m-ko garaierarekin, gaurko ibilbideko punturik garaiena dugu.

Engaña tunelaren hego-ahoa
Engaña tunelaren hego-ahoa

Ingurumari hau orain karst erako tasun handiagokoa da eta harriak belarraren gainetik azaltzen dira. Gaina oso zabala da eta erosioak degradaturik agerian utzitako —batzuetan itxura arraro duten— harritzar bakarrez estalirik dago. Erpin geodesikoa eta postontzia harri puska handi baten gainean jarriak dira. Ibilbide osoan bezala, humus-ez osatutako lurra agerian azaltzen da landaretzaz jantzirik ez dagoenean.

HE-rantz iparrorratza fidelki jarraitu —sasiz eta landarez beteko ingurutik, nahiz eta batzuetan zidorrik ez izan—eta uren banalerroa laga eta garaiera galduz lastraz osaturiko "LASTRALES DE PRADO GARDA" izeneko ingurura iritsiko gara. "COTORRAS DE SAN ROMÁN" izeneko ingurura iritsi eta 1.200 m-tara iritsitakoan lehendabiziko pagadietan barrena ibiliko gara.

Basotik ibiliz, ENGAÑA ibaiaren adar edo erreka baten norabidea jarraitzen saiatuko gara. Alde batetik, zein bestetik, errekaren ondotik edo hurbiletik jaitsiko gara, batzuetan bidezidorretik, bestetan zidorrik gabe. Noizbehinka, urrutian, Engañara doan lurrezko pista bat ikus daiteke. Hariztiak ere ageri dira eta pista zahar batek Engaña ibairainoko bidea erakutsiko digu.

Eraikin batzuen HONDAKINAK ikusten ditugu, zeintzuak ...


 Kartografia

Bultza eta bultza eta itzultzean autobusak ez zuen mugitu nahi
Bultza eta bultza eta
itzultzean autobusak ez
zuen mugitu nahi

  • Espinosa de Los Monteros, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.



Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities