Enol aintzira - Vegarredonda aterbea - Ordiales-eko Behatokia - Peña Santa de Asturias/Torre Santa María (2.478 m)

—Asteburua,
1999ko irailak 11-12an—


 Ordiales-eko Behatokia, Cotalba, Torre de Santa María


ENOL AINTZIREK mendebal-Europako Mendietako sarbide nagusia dira. Enol-etik irtenda eta pare bat orduz ibiliz eskura dagoen VEGARREDONDA aterbeak, mendi-multzoko geografia hobeto ezagutzeko gako estrategikoa dugu.

Bertotik irteten dira Jou Santura, Peña Santa de Castilla-ra, Torre de Santa María-ra edo Ordiales-ko Behatokira doazen bidezidorrak.

Azkeneko behatoki hau, Dobra ibaiaren arro estutik gora mila metrora zintzilik dagoen balkoia da eta ia Asturias osoko bista ezin hobea eskaintzen du. Hain ederra da ezen, PEDRO PIDALek, VILLAVICIOSAKO MARKESak eta mendi-multzoko lehendabiziko ikerlari izandakoak panteoitzat zuen. Panteoiko hitzok hala diote:

"Guk, Covadongako Mendiko Parke Nazionalaz maitemindurik gaudenok, bertan bizi, hil eta betiereko atsedena hartzea nahiko genuke; baina, azkeneko desira hau, Ordiales-en, arranoen eta sarrioen erreinu sorginduan egitea nahiko genuke, non Zeruetako eta Lurreko zoriontasuna ezagutu genuen, non mirespeneko, zirrarazko, ametsezko eta bidaiako oren ahaztezinak igaro genituen, non Jaungoikoa Goreneko Egile gisa egindako gauza guztietan gurtu genuen, non Izadia benetako tenplu baten gisa agertu zitzaigun."

ENOL AINTZIRA (1.085 m).
Aintziraren sarreran, —aterbe txiki bat, baseliza bat kanpin zonalde batez horniturik duen— eskuinerantz jotzen duen pista bat hartuko dugu. Ibarra H-rantz zeharkatuko dugu eta PANDECARMEN leporaino non bidegurutze bat aurkituko dugun.

Gure bideak ezkerretik jarraitzen du, zabaldi txiki bateraino jaitsiz.

POMPERI gaineko zubia zeharkatuko dugu: hemen hasten da VEGARREDONDArako igoera. Bideak belarrez estalitako hegitik gora ibiliko da LA RONDIELLA-ra (1.370 m), etxola-multzora iritsi arte. Aldats berri batek GAMONAL (1.450 m) lepora eroango gaitu; bertatik Vegarredonda (1.450 m) aterbea ikusteko aukera dugu. Eta hemen egingo dugu lo.

Ordiales-eko Behatokira jarraitzeko aterbe atzetik irtenda, eskuinetik irteten den bide-zidor nabari batetik igoko gara. FORCAU lepoa (1.630) gailendu ondoren Cotalba azpiko sakon handi bat IKUSIKO DUGU. Bidezidorrak sakonetik zeharka ibiliko da eta zenbait zelai horizontalki zeharkatu ondoren bigarren lepo bateraino iritsiko gara. Hamabi lagunentzako tokia eskaintzen duen aterbe bat dago.

Eskuinerantz igotzen bagara, ORDIALES-EKO BEHATOKIArekin, AMIEVA herriaren gaineko balkoi zorabiagarriarekin topatuko gara.

Cotalbara igotzeko, aterbe libretik gora ezkerrean uzten dugun leize bateraino igoko gara. Garaiera bidezidorrik gabeko bidetik egin beharko dugu, gainerainoko hurbilpenean harria ahalik eta gehienen saihestuz. COTALBA gaina (2.026 m), berton gutunontzi bat.

VEGARRENDONDA ATERBEA (1.450 m).
Aterbetik lehen aipatutako aterbe zaharreraino igoko gara eta bailaran bidezidorretik goranzko bidea egingo dugu. LLAMPA CIMERA-ko bidegurutzean, LA MAZADAraino sigi-saga dagien bidea hartuko dugu. Atzean, REQUEXÓN-eko haitz-puska dugu. Bideak harritzez zipriztinduriko hegietatik jarraitzen du. Bihurgune baten ondoren HORCADA SANTA MARIA delakoa, harritza oso bertikal batez horniturikoa ikusiko dugu. Hemen zidorrak harritzaren albotik harriaren ondotik eskuinerantz egingo du. Lepotik PEÑA SANTA DE ASTURIAS delakorako igoera ikusiko dugu. Igotzea hautazko erabakia da. BIGARREN MAILAKO TREPADA BAITA.

Jou Santurantz jaitsiz itzuliko gara, eta ebakidura handia hasten den gunean, Santa Maria haitzari itsatsita ezkerrerantz joko dugu. Jou de los Asturianos delako sakonera iritsiko gara eta hemendik LA FRAGUA lepora zeinak LLAMPA CIMERAko bidegurutzera eramango gaitun: zirkuitua itxi dugu; bertatik Vegarredondara itzuliko baikara.


 Kartografia


  • Picos de Europa. Miguel A. Adrados.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities