Arano - Urepel (1.056 m) - Ezkurra mendatea

—Igandea,
1994ko urtarrilak 16—


 

"Argitasun hori,
maitatzen duzunean, menditik darion berotasun hori,
berari erabat lotzen zatzaizkionean,
barreneraino bizitzen duzunean,
horixe da, mendiaren Jinlab-a"

ANILA.
Sherpa, Zhalung eta Chö-ren praktikatzailea.

"LA TE LA KORE CE SHAR.
Gurpil handia bueltaka ari da,
eguzkia altxatzen ari da,
egun bikain bateko eguzkia
alaitasuna egon dadila
gauza oro lore dadila ..."


 

 Leitzaran eta Urumea ibaien artean


Mandoegi, Urepel eta Altzadi mendiak Leitzaran eta Urumea bailaren isurien banatzaileak ditugu. Mendi hauen kordala eta euren ingurunea Ezkurra gainean bereizten dira Mediterraniar eta Kantauri itsasoetarantz doazen uren banalerrotik.

Kasko hauen ezaugarrietariko bat, aztarna megalitikoen ugaritasuna da, batzuk nekropolietan batuak, Añone aldean dauden Aranoko inguruetakoak bezalakoak, besteak beste.

Alderdi honetan kuartzita zuriz osatutako harrespil pila ageri da, eta Aranoko biztanleek "baratz" izena ematen diete.

ARANO (446 m).
Ibilaldia Aranon hasten da, Hernani eta Goizueta artean kokatuta dagoen herria. Adarra-Mandoegi mendietako kordalerantz, HHM-ko norabidean igoko gara; ERREKARTEko lepoan (834 m) bizkarregiarekin topo egin ondoren, eta mendien gailurreria segi ondoren —Mandoegi mendiko tontorrera iritsi baino lehen— ABADEKURUTZeko (973 m) muinotik igaroko gara. MANDOEGI (1.045 m). Erpin geodesikoa eta buzoia.

Mandoegi gaineko buzoia
Mandoegi gaineko buzoia.
—© Inaxio Elizegi,
Euskal Mendiak—
http://www.argia.com/ehmendiak/

Eskuineko belar maldetatik jaitsiz, Urepeleko atakara eramango gaituen eta pagoen artean ageri den bide batean ibiliko gara. Hemen, Gipuzkoako Birako (GR-121) marka zuri-gorriak eskuinerantz desbideratuko dira, Altzadi aldera alboratuz, Urto mendatera, jaitsi ahal izateko.

Markak, eta alanbre-hesiaren ondoko bidea utziz Nafarroako Erreinuko eremuetan sartuko gara, eta kordaleko puntarik garaiena den UREPEL (1.056 m) mendira doan zidorra hartuko dugu.

Ipuliño (930 m) eta San Lorentzoko baseliza ikus daitezke bertatik. Pagadia gure ezkerrean utzi eta, martxarekin segituko dugu, alanbre-hesi batera iritsi arte. Beste aldera pasa, eta gutxi erabilitako bidezidor batetik igaroko gara, sasien artean ezkutua dagoena. Honek LEITZALARREA lepora (668 m) doan pista zahar batera eramango gaitu.

Leitzatik datorren bide zahar bat dakusagu. Gurutzatu eta aurrera jarraitzen dugu haritzen artean. Bidegurutzetan beti ezkerretik hartuko dugu eta azkenean garbigune zabal batera iritsiko gara. Pisten bidegurutzea. Ez dugu horietako bat ere jarraituko. Basoan sartuko gara orbela gainean malda gogor batzuk gainditzearren, gure eskuinetik Baztaria lepora doan pista bat ikusi arte. ERREPIKAGAILU bat ikus daiteke. Bailararen beste aldean Ireber mendiaren mendigunea dugu. Errepikagailurantz, pagoen artean jarraitzen duen beste pista bat erabiliz abiatuko gara.

Hemendik, 2 kilometro baino pixka bat gehiagoan, EZKURRA gainera (695 m) doan pista batekin elkartuko gara. Gain honi, USATEGIETA mendatea ere deitzen zaio. Basakabi Taberna eta Ostatua dago bertan.


 Kartografia


Etaparen kordaleko mapa. Egin klik sartzeko...
Etaparen kordaleko mapa (42 Kbyte).
IV Hiriburuen Ibilbide Handia: Urnieta - Adarra (817 m) - Mandoegi (1.059 m) - Usategieta mendatea
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"
  • Montañas de Gipuzkoa. Imanol Goikoetxea. Txertoa (1991).
  • Tolosa, 89. mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • San Sebastián, 40. mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • San Sebastián, 64. mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • La Gran Travesía de las Cuatro Capitales: Urnieta - Pto. Usategieta. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar). Eskala: 1:60.000. (1990).
  • Adarra-Mandoegi. Imanol Goikoetxea (1995). Eskala: 1:25.000.
  • Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. Munibe Suplemento Nº 7 (Megalitos). Arantzadi Zientzi Elkartea. (1990).

 Bibliografia


  • Montañas de Gipuzkoa. Imanol Goikoetxea. Txertoa (1991).
  • La Gran Travesía de las Cuatro Capitales. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar - 1990).

 Eta informazio gehiago amaraunean:




Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities