La Bureba eskualdea. Poza de La Sal (758 m) - Páramo de Masa - Altotero (1.176 m) - Poza de La Sal |
||||
Igandea, | ||||
Masako Mortuaren inguruetan. La Bureba eskualdea |
||||
Pancorboko zintzur malkartsuaren ondoren, LA BUREBA izeneko eskualdea aurkitzen dugu, zereal-tradiziokoa eta aspaldidanik "Gaztelako aletegi" gisa ezaguna hain zuzen. POZA DE LA SAL, historia eta arte-ondareagatik izendatutako herria, ikaragarria da. Iragan ospetsu batetik jaiotako bere pabatutako kale estuak zeharkatuz, armarriz apaindutako fatxada-arkitektura ikuskatuz, norbera iraganera, beste garai batera eramanik sentitzen da. Etxeko atarian orduz eta orduz izaten diren biztanle urri horiekin mintzatuz, hemen lasaitasuna baino ez da sentitzen. Bere izena, dagoeneko ustiatu barik oraindik gordetzen diren gatzagengatik dator. Herri-gune osoa gai-nean zelatan dagoen eta herria inguratzen duten harresiz gordea dago. Elurretako eta hotz handiko egun batean, Poza de la Sal eta inguruko herriak korritzen gora eta behera ibili gara: PADRONES, AGUAS CÁNDIDAS, SALAS DE BUREBA, ESCOBADOS DE ABAJO, ESCOBADOS DE ARRIBA... azkeneko hau ia basamortuaren amaieran. Gaur, inguruko zahar batzuekin izandako elkarrizketa-zati batzuk eta FELIX RODRÍGUEZ DE LA FUENTE-ren, Poza de la Sal-en jaiotako naturazalearen omenezko hitz batzuk gogoratuko ditugu:
POZA DE LA SAL (758 m). Gainen aldera jarraituko dugu, nondik La Bureba-ko ordokia zabala ikusteko aukera izango dugun; eskuinean herria datzan mendiartea dakusagu eta aurrean ordea, Altotero mendiko gaina. Kordal honetatik ibili ondoren MASAKO MORTUko lepora iritsiko gara; errepide estua zeharkatu eta bestaldean Felix Rodríguez de la Fuente-ren, Poza de la Sal herrian jaiotako naturazalearen omenezko monumentua dago. Mortua bere osotasunean ikusteko parada dugu; guk inguratuko dugu aldapa motelean ALTOTERO (1.176 m) gainera iristearren. Erpin geodesikoa eta buzoia. Oraingoan, panoramika zabalean, OÑA Mendia ere sartzen da. Bide on batetik jarraitu eta aurrerago bidegurutze batean banatzen da (ezkerretik PADRONES DE BUREBA-ra jaisten da); eskuinekotik segitu eta bihurgune baten ondoren pinuditxo batean sartuko gara, SALAS DE BUREBA-ra jaisten den bidetik lepo bat baino falta ez delarik. LEPOtik pinuen ondoko aldapa dexenteko bidetik, Pozara beste isurialdetik zuzenduko gaituzten gainetara igoko gara. Oña Mendian txertatutako herrixkak, eta aurrerago ordokia zabala ikusten dira. Bada zedarri biz markatutako bidezidor bat hegi-erdian ibiliz lepotik irtenda Poza de La Sal-era doana. Beti goitik ibiliz, haitzean txertatutako herriaren, gazteluaren, gatzaga zaharren berri izango dugu. Kordala amaitzerakoan, aldapa gogorretik jaitsiz herriko lehendabi-ziko etxeetaraino iritsiko gara. Zubia zeharkatu eta Felix R. de la Fuente-ren omenezko beste omenezko oroitarri duen toki eder batetik igaroko gara. Pabatutako kaleetatik pasatuz, gaurko ibilaldia herriko plazan amaituko dugu. |
||||
Eranskina: El Castellar, Poza de La Sal-eko diapiroa |
||||
Bada Poza da La Sal herrian, arriskuan dagokeen formazio geologiko bat, diapiro bat hain zuzen, bere barnean eraiki nahi duten harrobi baten proiektua paperetan aurreikusita dagoeneko eginda dagoelako. Desagertzen ez bada, itxura erabat eraldatzeko arriskuan eror daiteke monumentu geologiko hau proiektua aurrera emanez gero. Ustiaketari gagozkionez, diapiroan kokatzen diren ofitak, oro har, burdinbideetarako balastroak eraikitzeko erabiltzen dira. El Castellar, bertokoek izendatzen duten bezala, diapiro bat da, efektu diapirikoa dela medio, milioika urtetako denboran zehar lur sakonetatik gatzak gorantz bultzatutako fenomeno geologikoa. Era berean El Castellar, aspaldidanik P.I.G. bat da, Punto de Interés Geológico edo Interes Geologikoko Gune bat alegia, Espainiako Instituto Tecnológico Geominero delakoan dokumentatuta azaltzen den arabera. Poza de La Sal ezaguna bada, berton erromatarren garai zaharretatik ustiatu izan diren gatzagetatik da. Harrobi honen irekierak diapiroa apurtzeaz gain, inguruan dagoen erromatar galtzada ere deuseztatu dezakeela esan beharra dago, inguru osoa arkeologi-ikuspuntu batetik ikusirik interes handiko gunea baita. Lerro hauetatik, harrobi honen zabalkuntza salatu nahi dugu, bertoko bitxi geologikoa, Poza de La Sal-eko eta Natura eta Izadia maite dugunon jabegoa, El Castellar diapiroa pikutara joateko arriskuan dagoelako. |
||||
Kartografia |
||||
|
||||
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
||||
![]() | ||||
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
||||
|