San Glorio mendatea (1.609 m) - Coriscao (2.234 m).
Cardaño de Arriba (1.420 m) - Peña Prieta (2.536 m) - San Glorio mendatea

—Asteburua,
1999ko ekainak 12-13—


 

"Riañoko herriari, bere lurrak defendatuz udaberri oro bailara edertzen zuten nartzisoen biziraupena defendatzen ari zelako"

—ALEJOS—


 San Glorio mendatearen inguruan


Gaurtik aurrera egingo dugun ibilaldian, KANTABRIAR MENDI-KATEAko mendi garrantzitsuenetariko bi igotzeko plana proposatzen dizuegu: CORISCAO eta PEÑA PRIETA mendia.

Lehendabiziko ibilbidea SAN GLORIO mendatetik irten eta toki beretik itzultzekoa izango da; bigarrena aitzitik, eta eguraldia lagun izanez gero, CARDAÑO DE ARRIBA (Palentzia) herritik San Gloriorainoko ibilaldi ikus-garria izango da. Coriscao mendia Liébana (Kantabria) eta Tierra de La Reina (Gaztela-Leon) eskualdeen arteko muga da eta egia esan, gailur hau Europa Mendietako talaia garaienetako bat dugu. Peña Prieta, bestaldetik, ALTO CARRIÓN mendialdean egonik, Kantabriar mendikateako punturik garaiena dugu.

SAN GLORIO MENDATEA (1.609 m).
Bi Km ibili ondoren, pista batek LLESBA (1.670 m) lepora eramango gaitu: bertan datza HARTZ ARREAren omenez jarritako monumentua. Ibilaldian jarraituz, Llesbatik belar-mazela batetik aurrera PEÑA GUSTAL peko leporaino igo behar da. H-tik inguratuko dugu, ondoren PEÑA EL CASCAJAL delakoaren pean gauza bera egin, H-tik ere inguratuko dugu.

Aurrera jarraituz, VALDELOSU (1.955 m) lepora iritsiko gara. Hemendik aurrera ekiten zaio CORISCAOren (2.324 m) azkeneko aldatsari. Aldapa gogor bat da egin behar duguna, gogorra eta era berean Europako Mendietako HIRU MENDIALDEetako ikuspegirik onena eskaintzen diguna. Panoramika osoak Peña Prieta, Riaño inguruko mendiak zein la Hoya de Liébana izeneko sakona ere kontuan hartzen ditu.

CARDAÑO DE ARRIBA (1.420 m).
Herriaren sarreran eta zubia zeharkatu baino lehen, ibaiaren arroa jarraituko dugu. Epe laburrean, errekasto bat ibi batetik igaroko gara ezkerrean MURCIA gailurrerako bidea utziz. Las Lomas errekaren gaineko zubia zeharkatuko dugu, ipar norabidean goi-larreetarantz doan bidea jarraitzearren.

Gailurreria edo gandorrerantz jarraituko dugu aurrean ditugun haitz-orratz batzuk erreferentziatzat hartuz. Harriz osaturiko aldapa gogor batetik igoko gara 2.348 m-ko leporaino, FUENTES CARRIONAS aintziretaraino iritsiz. ALTO DEL CONSEJO (2.445 m) leporantz igoko gara eta baita Pico TRES PROVINCIAS gailurrera Peña Prietarako bidea irekitzen duen leporaino iritsiz.

Hegi harritsuan marraztuta dagoen bide-zidorra jarraituz (baliteke elurrez estalita izatea) PEÑA PRIETA (2.536 m) mendiko gailur nagusira, ipar-gailurrera, iritsiko gara. Hego-gailurra, PEÑA DEL INFIERNO ezaguna, Fuentes Carrionas-eko aintzira zein zirkoaren gainean dago. Tres Provincias-era itzuliko gara eta ALTO DE ALTERES (2.407 m) gainera iritsi arte, I-rantz jarraitzen duen kordala hartuko dugu. Hemen bi aukera dugu:

  • Aurretik jarraitu (IIE) ROBADOIRO eta CAMPANARIOS mendietako bizkarretik jarraituz.

  • Guk egingo duguna. Ezkerreko kordala hartu aldapa gogorretik jaitsiz, Vega de Naranco ingurua zein aterbea ikusmiran daudelarik; era honetan BOQUERÓN DE BOBÍAS (1.858 m) leporaino iritsiko gara; lepoa zeharkatu eta jaitsiera gogor baina labur bat egin ondoren LECHADAko bailararekin bat egiten duen NARANCO bailarako zelai berdeetaraino ailegatuko gara.

Mendi-zirko batek inguraturiko toki idilikoa hau. Aterbearen inguruetan LLÁNAVES DE LA REINA herriraino doan pista bat hartuko dugu, baina bertan utziko dugu harrien arteko harrate bat ikusten dugunean, hortik jarraituz SAN GLORIOraino bidea, zelaietan barrena zidorrak jarraituz egiten baita.

OHARRA: Camporredondo aterbean egingo dugu lo.


 Kartografia


  • Cordillera cantábrica. Eskala: 1:200.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities