Pirinioak: Lutour-eko Bailara. Cauterets - La Fruitière - Estom aintzira (1.800 m) - Soum d'Aspé gaina (2.968 m)

—Asteburua,
1999ko uztailak 10-11n—


 Lutour Harana


VINHMALHA (Vignemale), TAPOU... mendiak oso ospetsu bihurtu duten GAUBE HARANaren parekide izan arren, Lutour-eko harana ezezaguna izaten jarraitzen du. Desberdintasun honen gakoa, bailara honek dituen gailurren garaieran dago. Gaube haranean hirumilakoak dauden bitartean, LUTOUR-eko haranean dauden gainei hirumilako mendiak izateko ehun metro baino ez zaizkie falta. Beharbada, eskertzekoa da modu honetan SOUM dŽASPÉ, ARDIDEN, CESTREDE... bezalako gailur bikainak eta inguruko bazter ederrak, Naturak ondo gorde izana.

ESTOM-eko AINTZIRA eta ATERBEA (1.800 m).
Cauterets-eko errepideak Jeret-eko haranean, Lutour-eko haranera igotzen den bidegurutze hestu bat du. "La Fruitière" ostatuan bukatzen da delako errepide hau.

Errepidea bukatu baino askotxo lehenago gune turistiko bat badago. Bertara joango gara, bertatik abiatuko gara-eta. Gainbehera begibistakoa da, ur-jauzi bat zeharkatu eta sakanean sartuz "LA FRUITIÈRE" zelaira igoko gara, Lutour-eko haran-burura hain zuzen. Hemendik aurrera bidea asko leuntzen da eta baso ederrak eta ur-jauziak gurutzatuz Estom-eko aintzirara eta aterpera helduko gara, aurretik, Russel aterberako desbideraketa atzean utzi izan dugula ahaztu izan gabe.

SOUM dŽASPÉ GAINA (2.968 m).
Parke Nazionalaren bidea aintziraren sartaldetik igotzen da, eta aurki eskuinera, ARAILLEÉ lepotik Gaube ibarreko Oulettes eta Baysselance aterbeen arteko bidearekin bat egitera doan zidorra utziko du. Malda handiko gune bat orain eta Labas-eko lepotik Baysellance aterberantz zuzen doan beste bidexka bat agertuko da.

Berehala, LABAS tontorreko iparraldeko ertza inguratuko dugu, ibarraren gainean zintzilik dagoen kantoi bat erabiliz (ezin dugu bide hau aholkatu elurtuta dagoenean).

Aurrerago, ESTOM SOUBIRAN-en —2.240 m— errekatxo bat zeharkatuko dugu, ur-jauzien bidean gora igotzen den bide ausartarekin bat eginik.

Aurki LABAS-eko AINTZIRA agertuko zaigu, geroxeago OULETTES DE ESTOM SOUBIRAN-ekoa —2.360 m— eta pixka bat gorago COUY-koa.

—ADI!!!—
Orain EIE-rantz joango gara MALH-ARROUY-ko aintzirara heltzeko asmoz —2.584 m—; eta azkenik hegoaldean kokatuta dagoen ASPÉ-ko AINTZIRAra —2.700 m.

SOUM dŽASPÉ-ren magalean gaude, gailurrera heltzeko col dŽAspé lepora —2.821 m— doan malda handiko eta hautsita dagoen aldapa igo behar besterik ez dago.

Gero EIE aldeko ertzetik 2.916 m-ra helduko gara eta pixka bat jaitsi ondoren SOUM dŽASPÉ-ren azken atalera helduko gara —2.968 m.

Sartaldean, mailakatuta dauden aintzira ezezagunak dizdiratzen ari dira. Gertu LABAS eta MALH-ARROUY tontorrak daude.


 Kartografia


  • Bigorre. Parc National des Pyrénées. Parque Nacional de Ordesa y Monte Perdido. Carte nº 4. Eskala: 1:50.000.


Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

Informazio Zerbitzua | Irteeren informazioa
Irteerak ordena geografikoaren arabera | Gainez gainezko irteeren aurkibidea
Irteerak ordena kronologikoaren arabera
Goierri mendiz mendi
IV Hiriburuen Ibilbide Handiaren Etxeko Orria
V Hiriburuen Ibilbide Handiaren Etxeko Orria
Uren Banalerroaren Etxeko Orria
1999ko irteerak (ordena kronologikoa)
Pirinioetako irteerak (ordena geografikoa)
Urtarrila | Otsaila | Martxoa | Apirila | Maiatza | Ekaina
Uztaila | Iraila | Urria | Azaroa (1) | Azaroa (2)

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities