Lalastra - Recuenco (1.240 m) - |
Igandea, |
Valderejo, Parke Naturala |
Valderejok, 1992. urtean Parke Naturalaren izendapena jaso zuen, izendapenaren asmo eta helburu nagusietakoen artean, Lahoz eta Lalastra herrien errekuperaketaz gain gunearen kontserbazioa zelarik. Iparraldean Valdegobiarekin mugatzen duelarik, bere sortaldean Burgosko aintzinako lurraldea kokatzen da. Valderejo edo Purón ibaia da bailaran barrena jario den bakarra, bere ibai-ertzetan Lahoz, Lalastra, Ribera eta Villamardones herriak esertzen direlarik. Bailara honek ere badu bere aintzinako historia zaharra. Esate baterako, lur eremu hauek VIII. mendean mairuei kenduak izan ziren eta bere barnean aurki daitezkeen galtzadek eta erromatar aztarnategiek aspaldian bailara osoak izan zuen garrantzia estrategikoaren berri ematen digute. Gaur egingo dugun ibilaldiak bakardadearen zirrara emanen digute; jenderik gabeko Villamardones eta Ribera herrixkek despopulaketa eta hiri handietara joan izan zen emigrazioa ekartzen dizkigute gogora. Burgos ondoan dagoen parkearen inguruetan mugituko gara, eta lur hauen antzutasuna eta idortasuna ikusteko aukera izango dugu. LALASTRA (912 m). Kanposantu txikiaren inguruan, errepideak eskuin aldera egiten duen bihurgune batean kokaturik, errepikagailu baterantz doan lur-sailen arteko bide bat abiatzen da. Pistak, garaiera geroz eta azkarrago irabaziko du, kararrian sigi-saga egiten mendi hegian margotzen delarik. Baina, bera ez dugu bidea bukaeraraino jarraituko. Ezkerrera alboratzen den lehendabiziko bihurgune nabarian, samurrago den beste bat hartuko dugu. Pista berri honek, hain zuzen, ARRAYUELAS mendiaren hego magaletan barrena eramango gaitu. Basa-pinu eta haritzez beterik dagoen zonalde batekin egingo dugu topo, VALLEGRULL mendiaren ikusmira eskura dugun bitartean. Pistak bukatu eta, bere atzetik, harrien artean ganaduak irekitako bidezidorrak agertuko zaizkigu. Kontuz eta begirunez jarraituko ditugu, hegiaren erdian, beste aldeko arroken zonalde garairaino iritsi arte. CUETO DE LA CORONILLA delakoan gaude. Gure norabidea eskuin aldera aldatuz, ARRAYUELAS (1.128 m) mendiaren tontorreraino ailegatuko gara, bertan buzoi bat gure zai dagoela. Atzean geratzen dira PEÑA GOBEA edo KARRIA mendien kararrizko maldak. Orain, PORTILLO DE LA SIERRAra jaitsiko gara eta ondoren bere gailurreria gainean oinez ibiliko gara. Pagadira iristerakoan, eskuin aldera jo egin beharko dugu, ebaki batzuk saihesten dituen bidezidor bat jarraitzeko. PORTILLO LERÓN begi bistan dugu. Ebakiak ezkerrean utzi daitezke eta gure aurrean dugun bidezidor bat hartuko dugu, lenarrean barrena sartzen dena hain zuzen. Oso argi nabaritzen ez den arren, RECUENCO (1.240 m) mendiaren tontorreraino eramango gaitu. LOSA eta MAGADALENA bailaren izugarrizko bista ederrak, ez hain aspaldian SIONES herrian hasi zen Ostadarreko beste ibilaldi batean ezagutu genituenak. Ebakiak jaitsi. Eta inguratuko ditugu RECUENCO mendia ia aurrean izan arte. PORTILLO BARRERÓNera iristerakoan, karreharrian irekitako pista bat ikusiko dugu, PAULES bailarara zuzen zuzen doana. Ez dugu hartuko, baizik eta garaiera mantenduz gure ezkerrean dugun alanbre-hesia jarraituko dugu. Honek ordea, SAN LORENZO baselizaraino gidatuko gaitu. Baselizatik VALLEGRULLeraino igo daiteke kordala jarraituz. Jaistearren, eta baselizaren ondoan garelarik, Vallegrulleko harkaiztegiaren aldameneko ibarra utzi egin beharko dugu. Pinuen artean ere ez gara sartuko; baizik eta ibarraren ezker aldean dagoen pista bat bilatuko dugu. Putzu bateraino iritsi arte, harresi baten ondoan mugituko gara. Aurrerago, hagin baten ondotik igaro ondoren, Elizaren harresi galduekin topo egingo dugu. Metro batzuk beherago bukatuko da gaurko ibilaldia, VILLAMARDONESeko karrika galduetan barrena ... |
Kartografia |
|
Bibliografia |
|
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
![]() |
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
|