Chamonix. Zermatt. (Alpeak).
Le Cugnon (1.300 m) - Aiguille de
Berangère (3.425 m)

—Santiago zubia,
1995eko uztailaren 22-25ean—


 Mont Blanc-eko mendigunea eta Berangèreko orratza


... Alpinista handiek, mendien kokapena eta tontor bakoitzaren izaera sakona delako, mendigune honetan jaun eta jabe dena armonia dela, diote.

Tré la Tête inguruko punta batean
Tré la Tête inguruko punta batean

Frantziar isuraldea zoragarria da. Hormagune-aroko multzo zabaletatik orratz erraldoiak ihesi, zerurantz irteten dira. Italiar isuraldea bikaina da; harkaitzezko harresia maldatsu, indarkeriaz altxatzen da bertan. Suitzar isuraldea aitzitik, garrantzitsuak diren tontor gutxiagoz osatua da.

Denek hormaguneetako, eta harkaitzez marrazturiko orratzetako aire latz bera, goi-mendiko haize bortitz horiek arnasten dituzte.

Mont Blanc-era joateko ibilaldiaz mintzatzerakoan, lehenik kranpoiekin ibiltzeko ohitura aipatu nahi dugu. Era berean, martxa luzezko eta goi-mendiko irteeretarako oso entrenatuta izan beharra dago. Goi-mendiko esperientzia izatea komenigarria da, bertan ekaitz batek utzitako egoera beltz baino gorri bihur daitekeelako.

MONT BLANC.
Chamonix-tik (1.040 m) irtenik, errepidez LES HOUCHESera joan beharra dago, non Bellevue-rako (1.790 m) teleferikoa hartzen den. Hemen NID D'AINGLEra (2.372 m) doan kremailerazko trena irteten da.

TÊTE ROUSSE aterbetik (3.167 m) aurrera aurkitzen da zailena den pasabidea, izotzez beteta aurkitzen den gunea hain zuzen ere. Aurrera jarraitzearren, mosketoi baten bidez aseguraturik, bertan dagoen kable bati lotuta pasatzea komenigarria da. Seinalaturiko ibilbidea altzairuzko barraz eta kablez ere horniturik dago LE GOUTER (3.817 m) aterbearen inguruetan. Oro har, hemen lo egiten da.

Mont Blanc mendirako azkeneko malda. Egin klik handiago ikusteko
Mont Blanc mendirako azkeneko malda
—© Carlos Mediavilla—
Egin klik handiago ikusteko...
(23 Kbyte)

Hurrengo goizeko ordu txikietan, Aiguille de Gouter-eko orratzaren gailurreria jarraituz irteten da. Bere gaina ez da zapaltzen, ezkerrean uzten delako eta VALLOT (4.362 m) aterbera ailegatzen da. Hemen ez dago lo egiterik, ekaitza edo goi-mendiko gaitza pairatu ezean. Bertan ARETE DE BOSSES delakoa jaiotzen da, hormazko plakaz hornitua GRANDE BOSSE eta PETITE BOSSEetara eramaten duena. ROCHERS DE LA TOURNETTE (4.677 m) tontorra ezkerretik saihesten da ertzaren zati zorrotzena iragatearren, azkenean Mont Blanc (4.807 m) mendiko goi-ordoki zabal horretan bukatuz.

Jaisterakoan, GRANDS MULETS izeneko aterbearen ibilbidea erabiltzea errazago omen da.

AIGUILLE DE BERANGÈRE. LE CUGNON (1.200 m).
Le Cugnon herriko etxe garaienetatik, basoan barrena sartzen den "Réfuge de TRÉ LA TÊTE" oharrez markaturiko bidezidorra hartuko dugu, zein ezin hobeto igotzen den aterbera —bidea oso ondo dago markatuta. Chemine Bernard edo basoan barreneko bidea hartu daiteke. TRÉ LA TÊTE (1.970 m). Hemen lo egingo dugu.

Matterhorn edo Cervino mendia Zermattetik ikusia
Matterhorn edo Cervino mendia
Zermattetik ikusia

Aterbetik Berangèreko tontorrera iristeko, HE norabidea hartuta, Tré la Tête hormagunera abiatu. Glazierra iritsi eta erdiko ardatzetik igoko gara hormagunean barrena, bertan harria besterik ez dago eta. Seraketara iristerakoan, I-ra jo eta hormagunea zeharkatu —kranpoiak beharrezkoak dira— gezi handi batez markaturiko korridoretik igotzeko. Korridorea igo ostean, IE-ko norabidea hartuz 1000 metro geratzen zaigu goitik. Hau ere bada CONSCRITSeko aterbera joateko bidea. non bertatik beste aldaera ere badagoen. Mendia inguratzen duten elurrez estalitako zelaiak eta belardiak gainditzea derrigorrezkoa dugu. Trepadatxo bat edo korridore bat gainditzearekin, AIGUILLE DE BERANGÈREk (3.425 m) eskaintzen digun ikuspegi ezin hobea dastatzeko aukera gainera datorkigu, Tré la Têteko hormagune osoa gure aurrean ikusteko aukera baitugu.

ZERMATTEKO ATERBEA, CERVINOPEAN.
Uztailaren 24an, Alpeetan egindako azkeneko irteera moduan ZERMATTeko aterberantz abiatuko gara GR baten markak aprobetxatuz, aski ezaguna den CERVINO edo MATTERHORN mendiaren azpian kokatuta dagoena. CERVINO mendiko ertz ikusgarri hori ikusteko aukera izango dugu.



Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities