Izpegi mendatea (672 m) - |
||
Igandea, | ||
|
||
Autza: Baztan eta Baigorriko ibarren artean |
||
Baztan bailarako E-an, Autza menditik Argintzoraino doazen mendikatea ixten da. Kintoako mugak Nafarroako eta Zuberoako Pirinioetako mendietarako bidea ixten gaitu.
Berdaritzeko lepotik igaroko gara; ia 700 metrotan kokatuta, aspaldian bertan trikuharri bat zegoen, Aldudeko lur eremu osoak gailentzen zituena. Adi gailurretik Burdinkurutzetako leporainoko mendikatea barne, paisajearen edertasunak bidaiaria lilura zezakeen. Megalitoa, bidea zabaltzearekin batera, 1.970. urtean bulldozer batek betirako hondatu zuen (2 hil-geletako trikuharria era honetakorik beste bi besterik ez da ezagutzen Euskal Herrian). IZPEGI GAINA (672 m). NEKAITZ (810 m) lepora iritsiko gara. Laster, mugarri bat eta babes moduan artegi bat ikusiko ditugu. Bertatik, HHM-ko norabidean bidezidor bat jarraituko dugu, beste eraikin batzuk eskuinean utziaz. ELORRIETA lepoa (831 m). Bere zelaiak zeharkatuz, bertan aurkitzen diren harrespilen aurrean izango gara (12 harrespil daude bertan). 102. mugarria bertan dago. Borda handi batzuez gain, hazienda gordetzeko korta edo sarobe handiak daude bertan, hemen abeltzaintzak duen garrantziaz ohartarazten gaituztenak. Ondo zehazturiko bide batetik, HM-ko norabidean Autza tontorra ikusten den lepora igoko gara. Gure ezkerrean tontor harritsu bat utzi ostean (ARRIGORRI, 1.117 m), aldapa gogor bati ekingo diogu AUTZA tontorra gainditu arte (1.306 m). Ikuspegi zabal ezin hobea tontorretik, kostaldeko mendietatik, Pirinioetako Aspe eta Belaguako mendietara. Antxola eta Autza mendiak elkartzen diren mendi bizkarregiraino jaitsi, HE norabidean. Ondoren, bide bat jarraituko dugu, pixka bat eskuinera alboraturik, ANTXOLAren 1.119 m horiek saihesten dituena.
Atakatik, kotaz kota, 109, 110 eta 111. mugarriak jarraituko ditugu. 109. mugarrian, ITXAUZeko lepoarekin egingo dugu topo (980 m). Amiñi bat jaitsi eta 900 metrotako garaiera duen lepora iritsiko gara. Harkaitz pean dauden aterbe batzuen ondotik pasako gara. 112. mugarria. Bizkarregia pagaditik igoko dugu. ABRAKUren bizkarregian aurkituko dugu beste bidezidor bat. 113. mugarria. Sakonera jaitsi, H norabidean. PAGO-ZELAIko lepoa. 14. mugarria. Muga-lerroa utzi egingo dugu, deuseztaturiko borda batzuen ondoan, HHEan doan bide bat hartzearren. Pista batera iritsiko gara, haitz-mutur bat zeharkatzeko erabiliko duguna ondoren, HM-an norabidean URRIXKA mendia inguratzearren. BERDARITZeko lepoa (685 m). Aldudera garamatzan bidea 119. mugarriaren ondotik pasa da. Guk ordea, ez dugu hartuko, pistatik pixka bat ezkerrean, HHM-an jaisten den belarretako bide batean sartuko gara baizik. 15 minutu igaro ondoren (HM) paisaje zabaleko bidezidor batekin topatuko gara. Honek, gero, Aldudera HEan jaisten den pista batera eramango gaitu. ALDUDE (Les Aldudes - 370 m). Ibilaldiaren amaiera. Baigorri herriarekin eta Urepele eta Esnazuko herrixkekin muga du herriak. Aldudeko H-ra, KINTOA dugu. |
||
Kartografia |
||
|
||
Bibliografia |
||
|
||
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
||
![]() | ||
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
||
|