Beherobia - Okabe (1.466 m) - Pedroren Etxola (Iratiko Aintzira) |
||
Igandea, | ||
Nafarroako mendi galduetan zehar. Okabeko megalito
|
||
Okabe mendiko mairu-baratzen aztarnategiak badu merezitako lekua Jose Miel Barandiaranen "El hombre prehistórico en el País Vasco" liburuan, eta ataundarrak aztertzeaz gain, Donibane-Lohitzuneko Jacques Blot mediku eta arkeologo ospetsuak ere arakatua eta industua izan da. Aztarnategia 17 mairu-baratzez osatua dago, baina azkeneko ikerketek argira atera dutenez 26 dira bertan aurki ditzakegunak, Okabe tontorraren inguruan dagoen ordeka zabal horretan zehar barreiatutarik. Mairu-baratzak osatzen dituzten harri handi horiek, zirkuluek, obaloek, zenbait metro luze diametroa duten megalitoak hain zuzen, mendizalearengan ikusmira eta era berean harridura sortzen dute.
Irati basoan barrena, Surzai izeneko lepoak Okabera egiten dugun hurbilpenean leku garrantzitsua dugu. Lepo honetatik Burdinkurutzeta atakara joateko aukera izango genuke, Salbatore bezala ezagutzen den XII. mendeko Mendibeko San Salbador baselizara iritsiz. Baseliza ezaguna dugu. Mende askotan zehar Nafarroa eta Nafarroa Behereko mendietatik, Orbaizetara iritsi nahian Iratiko basoak zeharkatuz ibili ziren ibiltari eta erromes anitzen babeslekua izan da. Era berean II. Mundu Gerra gogor jotzen ari zenean, bertakoek lagundutako Europa aldeko iheslari eta erresistentziako partisau askoren aterbea izan zen, eta bertan ipinitako plaka batek eskerrak emanez toki bakarti hauetan ez hain aspaldian gertatutakoa gogora dakarkigu. BEHEROBIA (330 m). Zubiaren gainean isurkide bat zeharkatuz, bidegurutzean E-ra joko dugu. ERROZATE lepora garamatzan bidezidor honek basoan barrena H norabidean sartzen da. Aldats pika bat marraztuz, larre batzuetara doa. Errekatxoaren ondoren, ezkerraldera segituko dugu, HE-ra. Bidezidorrak belardi maldatsu batzuk gainditzen ditu hemen. ERROZATEko lepoa (1.076 m). 221 zenbakidun mugarria. Hemendik Errozate gailurrera (1.345 m) igotzerik badago. Mendi honek HARPEA kobazuloaren ingurua 1.000 metrotako garaieratik gailentzen du, non bertan Errobi ibaia jaiotzen den.
Mendiaren bizkarra, IM-an dagoen ANTZOLAko basoaren gainean eta bertako uharrak denboraren poderioz ireki duen Harpea kobazuloaren gainean altxatzen da. Uharra, 1.000 metrotako sakonera duen leze batean barrena sartzen da. Errobi ibaia bihurturik, zintzurraren bestaldeko irteeran berragertzen da, BEHEROBIAtik gora Km batera. E-ko norabidean, ARANOHEGI eskuinean utziz eta belarrean egindako bidezidor batzuk jarraituz, Errozateko bizkarretik behera joanen gara. Lepo baten antza duen belarrez estalitako meseta batera jaitsiko gara, Aranohegi mendiaren E-an dagoena. Bertan, I.tik inguratu beharko dugun kubeta belartsu batean barrena sartuko gara. E-ra jaitsi. Pista erdi galdu baten azkeneko hondakinak segi eta mendiaren bizkarretik segituko dugu. Mairu-baratzetara iritsi gara, eta hauen ondoren OKABEko gailurra (1.466 m). E-ra jotzen duen pista bat badago, agerian jaitsi eta pagadian zehar zig-zag batzuk egiten dituena. Asfaltatuzko errepidera iritsi gara. I-ra segi metro batzuk. Gure ibilaldia PEDROren ETXOLAn bertan amaituko da (990 m). Berau taberna eta jatetxea dugu. IRATIko aintzira artifiziala ikustearren, errepidea Km bat gora igoaz ikus daiteke. |
||
Bibliografia |
||
|
||
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
||
![]() | ||
|
||
|