8.- Lekunberri (570 m) - Belate

—Larunbata,
1995eko urriak 7—


 

"... Bere bakardadean, eta bakarrik, gizakia ordu luzez ibil daitekeen geroz eta leku gutxiago geratzen ari zaigu. Hala ere, egun, Nafarroako mendiak oraindik aukera hau ematen digu. Ez dakigu egoera honek zenbat iraunen duen. Baina, horrela den bitartean, bideek gailurreriak gailentzen dituzten bitartean. Basoek pagadien urrearen berri ukan eta, haritzen urdinez, gaztainondoen tinkotasunaz dakiten bitartean. Haizeak mendi-lepoetan aske, putz eginez lasterka dagien bitartean, guk, bidezidor horien urratsak jarraituko ditugu ..."

Luis Pedro PEÑA SANTIAGO.


 Ireber eta Putxotekogaine mendietako gailurrerietan


Bi aizpen sepulture trikuharria
Bi aizpen sepulture
trikuharria

LEKUNBERRI (570 m).
Plazaolaren trenak jarraitzen zuen burdinbidea zen eta orain pista den ibilbidea jarraituko dugu. Etxarrira iristerakoan Ean irtengo gara. Larraun bailarako Aldatz herrira doan pista batetik jarraituko dugu. Bere elizatik, I norabidean kanposanturantz igoko gara.

Ibilbideak ezkerreko muinotik jarraitu behar du; hemen, zelaietan barrena, kararria azaleratzen da. Beruete eta Aldatz herrien arteko langara iritsi eta aldapa handiegirik gabe I-ra abiatuko gara. Ireber mendia begibistan dugu, Iontza lepoaren gainetik ikusten duguna. IONTZAko lepoak Beruetetik datorren asfaltozko pistaren bukaera dugu. Bidezidor bat, ordea, gertu dugun gailurrera doa, IREBER mendiaren tontorrera. Ireber mendia igotzea ez baduzu nahi, bera inguratu eta ondoren IEan basorantz jaisten dena, gero sakon handi bat inguratzeko.

OTSOLAko bailaratxoa bistan dugu, Arrarats herriko udal barrutian dagoena.

Herrirako bidea hasten den gunean, guk Beigaine mendiko maldetan gora abiatuko gara II norabidean. Pagadian sartu eta garaiera mantenduko dugu.

Elektra haritegi batera iristerakoan, pixka bat segi eta denbora gutxira utzi, maldan behera doan bidezidor bat hartzeko.

Ireber gainera hurbiltzen
Ireber gainera hurbiltzen

GOROSTIETAko (810 m) lepora abiatuko gara, Orokieta eta Saldias herriak elkartzen dituena. Ondoren, Orokieta eta Labaiengo herriak elkartzen dituen Urradegi (920 m) atakara gorantz doan bide bat hartuko dugu.

14. usategian, jaitsiera mantenduko dugu, alanbre-hesi bat gurutzatu arte. LOIAUNDIko mugarria bertan. Basaburua, Ultzama eta Beintza-Labaien herrien arteko mugarri triangeluarra. Alanbre-hesiaren ondotik jaitsiko gara.

Harrien artean kokatuta dagoen burdinazko gurutze bat dakusagu. Pixka bat geroxeago, PUTXOTEKOGAINE eta GARMENDIA mendiak ikusiko ditugu.

Bidakorri lepoan, Donamaria eta Belatera doan bide bat aurkitzen da. E-ko norabidean, Belatera doana hartuko dugu. Putxotekogaine tontorra eskuinetik eta albotik hartuko dugu. Ultzama eta Donamaria herrien arteko mugen lerroan gaude.

Telekomunikaziotako estazio bat eraikita dagoen lekura iristerakoan, ezkerretik inguratzen duen bidea hartuko dugu. Bide honek, Belate gainera garamatzan biderantz eramango gaitu.

BELATEko gainean (847 m) amaituko dugu ibilaldia, Iruñea eta Irungo herrien arteko errepide nagusian.


 Kartografia


Etaparen kordaleko mapa. Egin klik sartzeko...
Etaparen kordaleko mapa (42 Kbyte).
Gran Travesía de las Cuatro Capitales: Usategieta mendatea - Kornieta (1.073 m) - Ireber (1.202 m) - Ilarregi
© Copyright F. J. Arriaga "PATXI"
  • Sumbilla, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas: Arraras - Pto. Belate. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar). Eskala: 1:60.000.

 Bibliografia

Bidean aurkitutako gurutzea. Klik egin handiago ikusteko
Bidean aurkitutako gurutzea
—© Hilario Aranburu—
Klik egin handiago ikusteko...
(43 Kbyte)

  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 4. La Gran Travesía de la Divisoria. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1988).
  • Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko. 66., 79., 82. eta 88. ibilbideak. L. P. Peña Santiago. Elkar (1990).

 Eta informazio gehiago amaraunean:




Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities