10.- Urkiaga mendatea - Auritz

—Larunbata,
1995eko abenduak 2—


 Kintotik Sorongaingo Bailarara


Sorogain, Nafarroako Pirinioetan kokatzen diren eskualde ederrenetarikoa dugu. Kintoko mendiak, Erroko eta Orreagako bailarak eta maldan behera Alduderantz erortzen diren sakanak ikustea, geure mendiak oraindik gordetzen dituen ibilaldi interesgarri horien ezaugarrietako bat da.

Mendiaundi inguruko Arbilletako gailurrerietan, hala omen dio kondaira zaharrak, han izan ziren ehortziak azkeneko Mairuak. Mendiaundi, bi tontorretako mendia, geure geografian aurki dezakegun gain eder eta ahaztuenetakoa dugu.

Odia, Baraskaruain eta Sorogain sakanen arteko elkargunera iritsi bezain azkar, SOROGAINgo bailaran kokatzen den SOROGAINGO ETXADENDA edo CASA PABLO bentarekin topatuko gara.

URKIAGA mendatea (912 m). Kantauri itsasora eta Mediterraneora doazen uren banalerroa. Erro bailara eta Baztan bailaren arteko muga. ESNEZELAIETAko pista hartuko dugu, katea batez itxita dagoena hain zuzen. Kordalean E norabidean igoko gara, itxia eta ederra den pagadi baten barnetik, alanbre-hesi batez markatutako zidorretik.

Bunker batera iristerakoan, pista bide bilakatzen da. Hamabost minutu pasa ondoren, gutxi gorabehera, hesi bat zeharkatzen da, larre batzuetan dagoen bidea irekiz. HE norabidea hartuko dugu, ADI mendiaren tontorrera igotzerik ez badugu nahi, albotik bidea jarraituz.

Ia marraztu gabe dagoen bidexka bat hartuz, E norabidean, zirkoaren beste aldera abiatuko gara. Urrutian, Aldudeko bailara ikus daiteke. 'Adiko Zirkoa', segur aski Pirinioetako hormagune-aroko sakonik mendebaldenetarikoa izan zen. Zirko honetako sortaldean, bidexka gorantz doa, kordala eta banalerroarekin bat egiteko.

ITURRUNBURRU ataka (1.230 m). Pagaditik larrera pasako gara. Alanbre hesiak norabide zuzena ematen digu. Iturrunburru aurreko azpitontorretik igaro ondoren, H-ko norabidean Sorogaingo bailara aldera jaitsiko gara. Odia errekaren ondotik jarraitu beharko dugu, Sorogaingokoarekin elkartzen den topalekura iritsi arte.

Adi gaineko erpin geodesikoan
Adi gaineko erpin geodesikoan

CASA PABLOtik datorren pista azaltzen da. H-an jarraituko dugu. E-ko norabidean goraka igoaz, Auritzeko goi-ordokia ikusterik izango dugu. Alanbre-hesia jarraitu.

MENDIAUNDI (1.185 m) mendiaren mendebaldeko tontorra. Errepikagailuaren etxetoaren ondotik, mendia albotik hartzen duen eta baso barruan sartzen den HM-rantz doan pista bat hartuko dugu.

Jaitsiera lasaian, pago eta belardiz beteriko paraje eder batera iritsiko gara. E-rantz segi, erreka bat eskuinetik jarraituz. Errekatxoaren gainetik, zubi bat igaroko dugu. Bidexka, pista, eta bukaeran asfaltozko bidea bilakatzen da.

E norabidea mantendu AURITZera iritsi arte.Azkenik, Mugekolarre erreka zeharkatzen duen pasabidea aurkituko dugu eta aldapa samurrean, gurdibide bat jarraituz, Loizu hoteleraino iritsiko gara.


 Kartografia


  • Ori-Belate. C. D. Navarra. Eskala: 1:40.000.
  • Garralda, mapa katastrala. Instituto Geográfico Nacional (Espainia). Eskala: 1:50.000.
  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas: Pto. Urkiaga - Pto. Ibañeta. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar). Eskala: 1:50.000.

 Bibliografia


  • La Gran Travesía de la Divisoria de Aguas. © Francisco Arriaga "Patxi" (C. D. Eibar).
  • Montañas del País Vasco. Tomo 4. La Gran Travesía de la Divisoria. L. P. Peña Santiago. Txertoa (1988).
  • Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko. 94. ibilbidea. L. P. Peña Santiago. Elkar (1990).

 Eta informazio gehiago amaraunean:




Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira.

Igo

© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com

Ostadar Mendi Taldea
Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Euskal Herria - The Basque Country

Tlf.: (+34) 943.72.33.85


GeoCities