15.- Belaguako Aterbea - |
|||
Igandea, | |||
Larrako karst-goi-ordokia |
|||
Banalerroaren azken etapa. Gure azken xedea (eta nolabait erronka) gaur, Hiru Errege Mahaira (2.438 m) igotzea izanen da, Euskal Herriko tontorrik garaiena hain zuzen. Mendebaldeko Pirinioekiko talaia ezin hobea dugu, nondik ikusmira Panticosa-ko kasko zurietan barrena galtzen den. AUÑAMENDIko (2.507 m) magalean Nafarroako muga 800 metrotara dago Larrako erliebe zigortua dugu, Europako karst-alderdi ezagunenetariko bat, hain zuzen. Bakardadea nagusi den Euskal Herriko IEko izkina honetan, neguan izaten diren ekaitzak eta haize bortitz eta zakarrak benetan azpimarragarriak dira.
Erronkaribarrak ere baditu aipatu gabe utz ezin daitezkeen beste gune interesgarri anitz, Belaguako, Belabartzako edo eta Bugiarteko bailarak, Mintxateko arroila, Astaparretako pagadia ... Azkeneko honek adibidez, mozketarik jasan gabe iraun du 500 urte, eta beste 500 urte iraun dezan espero dugu. Guk dakigunez, oraindik erabakitzeke dagoen "Pirinioetako Parke Naturala"-ren proiektuak bailaran egiten diren ekintzak arautu nahi ditu. Batzuk ados daude, beste batzuk ordea kontra, proiektua bailarako biztanleriaren eguneroko mintzagaia dugu. Ibarrean ere, erronkarieraz mintzatzen zela hamarkada bakan batzuk besterik ez dira pasa, duela hamar bat urte, bailaran erronkarieraz mintzatzen zen azkeneko biztanlea hil baitzen: FIDELA BERNAT. Dagoeneko, orain dela 200 urte baino gehiago, euskara atzerakada nabaria sofritzen hasia zen; Ezka ibaian zehar jaisten ziren almadien komertzioa (1952an Esako urtegia eraiki zenean eten zena), edo milaka urtez Erronkariarren Abelbide Errealean artzainek Bardeetara izandako joan-etorriak besteak beste, herri honen nortasun ezaugarri batzuen galeran parte hartu duten arrazoiak dira. Aetza (Aezkoako euskara) eta Zaraitzuera ere ia galduak dira. Zuberera bide bera hartzen ari da. Gugan datza etorkizunean, gure nortasun ezaugarriak ez galtzea. Azken ibilaldi honek hiru zati desberdin ditu. Lehendabizikoa UKERDIKO ERRETSERBA NATURALAren ondoan doa. Bigarrena, Larreriako ataka pasa ondoren, goi-larretan barrena dabil. Azkena, LA HOYA DE LA SOLANA-ko sakona utzi ondoren, elurra eta harria jaun eta jabe diren alderdi malkartsuan bilakatzen da. BELAGUAKO ATERBEA (1.428 m) Eskuineko mugatik H aldera biratuko gara, kararriz osaturik korridore batean barrena sartzeko. Baso itxian, LARRARANTZ Ean abiatzen den antigoaleko bidea hartuko dugu. Cairn handi batekin topatuko gara. Gure bidea, kanal handi honetatik doa. Goialdera iritsita, zedarri bat dakusagu, non bidexkak bazterretik ibiltzen hasten duen. Lenar egitura basotik geroz eta gehiago nabarmentzen da. Bidetxurrak HE-ra joko du eta aurrean Lapakiza-Linzola mendia ikus daiteke. LAPAZARRA mendatera iristerakoan Ukerdiko Erretserba Naturalerantz jaitsi behar dugu. Ezkerrean Ukerdi eta Petretxema (Ansabère) kaskoak ditugu.
Paretaren ertzetik Eko norabidean jaisten gara. Sakonaldera iristerakoan, H-ra abiatuko gara, Ukerdi alderantz doazen marka gorriak ezkerrean utziz. Larreria lepotik aurrera, LAPAKIZA-LINZOLAko ipar mazeletan zehar aldapa gogorra gainditu behar dugu. Lapakizako artzain-sarobea. Gaur egun hondatuta dago. 10 bat metrotara trikuharri bat ikus daiteke; pixka bat areago leize bat. La Solana-ko lepoa. H-ra abiatuko gara, dolinaz beteriko zonaldetik La Hoya sakona zeharkatuz. 1.859 m garaieran kokaturik, nahi duenak Mahaira igo daiteke, lepotik ezkerrerantz gora irteten den bidexka har baitezake. Apika, zenbait eragozpen saihesten dituen H ertzerantz abiatzea komenigarri litzateke. HIRU ERREGE MAHAIko tontorra. Harritsua, aereoa. Uren Banalerroaren Ibilbide Handia amaituko dugu. Aragoi, Biarno eta Nafarroa arteko muga eta Euskal Herriko punturik garaienena dugu. Lescun-eko bailara 1.600 metro beherago dago. Hala ere, Linzako aterbera iristea geratzen zaigu oraindik. Lepotik aurrera HM norabidea mantenduz LINZAko lepora iristen gara. Petretxemako sakana gailentzen duen balkoia jaitsiko dugu malda oso gogorrean. Gainbehera lasaitzen denean, M-an segituko dugu Plano de La Casa edo Rincón de LINZA (1.320 m) delakoan amaitzeko.
|
|||
Kartografia |
|||
|
|||
Bibliografia |
|||
|
|||
Orri honetako euskarazko testuak IXA Taldeko
XUXEN Zuzentzaile/Egiaztatzailea erabiliz zuzendu dira. |
|||
![]() | |||
© Copyright Ostadar M. T.
ostadar.geo@yahoo.com Jai-alai behea 4, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) Euskal Herria - The Basque Country Tlf.: (+34) 943.72.33.85 |
|||
|