|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Zarautz,
Euskal Herriko bizi kalitate altuenetako turismo eta merkatal hiri eder
bat da. Bizi maila handiko jendea turismoa egiten hasi zenean, Zarautz
lehenengo lerroan ipini zen, eta kalitateko turismoa eskeintzen hasi zen
Euskal Herriko lehen herrietakoa da, Donostia eta Biarritzekin batera.
Zarauzko hondartzara Isabel II erregina etortzen hasi zenean, herriak "Reina
de las playas, y playa de Reinas" (Hondartzetan Erregina, eta Erreginen
hondartza) bezala ezagutzen hasi zen. Zarauzko herriak Espainiako noblezia,
monarkia eta aristokraziaren aisialdian izan duen garrantzia handia izan
da. Adibidez, Espainiako monarkiak Zarautzen onartu zuen Italiaren izatea.
Aristokraziak Mendilauta auzoa hartu zuen bizilekutzat, eta turismoaren krisialdiak gogor jo ondoren hirurogeita hamargarren hamarkadan, beraien jauregiak bota eta edonork eros zitzazkeen eraikin ederrak sortu ziren. Bestalde, eta Euskal Herriaren industri eta ekonomi aurrerapen historikoa zela eta, Zarauzko eskualdea Galizia eta Extremadurako etorkinez bete zen. Horren adierazgarri dira herriko langile auzoak. Herriak industri tradizio zabala izan du. Itsas industriak aspaldi galdu zuen garrantzia, baina Zarautzen eraiki zen Juan Sebastian Elkanoren Nao Victoria itsasuntzia. Industriari dagokionez, makina-herreminta eta altzari lantegiak izan dira garrantzitsuenak larogeita hamargarreneko krisialdirarte. Herriko izenaren esannahiaz askotan hitzegin da, izan ere, Ortiz de Zarauz sendia izan daiteke jatorria. Narros jauregiko "Zarauz antes que Zarauz" (Zarauz Zarautz baino lehenago) lema, teoria honen froga izan daiteke. Bestalde, "Zarautz" hitzak euskaraz honako esannahia izan dezakeela esan da: Zaharra eta Hautsa (Herria oso zaharra delako, eta zorupean hondarra bakarrik ez dagoelako). |
![]() Datu batzuk:
N-634 errepidea. "La Guipuzcoana", "Turytrans", "La Burundesa" eta "EuskoTren" autobusak. "EuskoTren" trenbideak. |