|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Zarautzen horma-irudiak
eskegiteko bi toki ikus genitzazke: Azoka ondoan, urte osoan zehar, eta
aspalditik Zarauzko eraikin adierazgarrien koadro bat dago. "Naïf"
kutsua dauka, eta Artezaleakekoek margotu
zuten, Jose Luis Zumetaren zuzendaritzapean.
Frantziskotarren komentuaren
horma handia, aire libreko museoa bilakatzen da uda partean. Bertan, hiru
horma-irudi ipintzen dira pareta apaintzeko asmoz.
Karrikako margoarekin
jarraituz, Sanz-Eneako oinezkoentzako lurpeko pasagunea ezin da alde batera
utzi. Bertan bi artelan ikus daitezke: sarreretako batetan dauden keramikak,
eta pasagune barruan J.A. Legorbururen hormako
margoak.
Zarautzek 1985. urtean
ekin zion artea karrikara ateratzeari. Antolatu zueneskultura
biltzarrak artista ugari elkartu zituen Munoan, eta beraien lanak
herriko txoko ezberdinetan ipini ziren. Simposium hau Udaletxeko Kultura
batzordeak, Mikel Campo eta Marian
Aranburuk antolatu zuten.
Herria beti izan da
kulturarekin eta kultur-gizonekin. Horren adierazgarri dira Palmiro
Haroren "Basarriri omenaldia" (Luzea
dorrea parkean) eta "Francisco Escuderori omenaldia"
(Zuhaizti parkea), Jorge Oteizaren "Bertsolariari
omenaldia" (Bertsolarien enparantzan), Mikel Campo
eta Marian Aranbururen "Lizardiri
omenaldia" (Luzea dorrea parkean), edo Miguel
Etxeberriaren "Aita Mitxelenari omenaldia"
(Mitxelena kalean). Pertsonaiekin jarraituz, ezin da ahaztu Jorge
Oteizaren "Madozi omenaldia", turismo bulego zaharraren aurrean.
Esannahi poetikokoak
ere badira. Horren adibide dira Concha Zilbetiren
"Euskarria ...-n" (Lezeran), Ricardo
Ugarteren "Suaren hegaketa" (Hegoalde
industrialdearen sarreran) edo Jose Ramón
Andaren "Lehioa" (Itsasmendiko zubiaren
ondoan). Beste lan batzuk askoz funtzionalagoak dirudite, Jesus
Maria Jauregiren "Transformazioa" bezala.
"Vicente
Tximu-Arrantzale", Julio Beobiderena,
hasieran itsasertzean ipini zen, baina Getariarako errepideko atsedentoki
batetan dago. Eskultura berrienak itsasertzeko pasealekuan daude. Narroseko
markesen jauregiaren ondoan "Txiliku untziolaren
omenez" lana dago Juan Jose Gurrearena.
Hondar kalearen bukaeran "H-E-B" dago, lurretik
ateratzen den olatu bat dirudi, eta Mikel Angel Lertxundirena
da. Dora Salazarrek hiru irudi ditu: "Bihurketa
konpentsatua", "...-n bidez" eta "Zipriztindura/Inbertitura".
Marcos Hernandok "Zarauzko dama" ipini du,
eta emakumeari omenaldia da. Bukatzeko, Elena Asinsek
"Canons 22" lan ikaragarria dauka basamortu
txikiaren bi aldeetara, 72 harri-irudiz hornitutako obra.
Hauez gain, herriak
beste lan gehiago ditu. Mikel Campo eta Marian
Aranbururen harri-irudi eliptikoa Sanz-Eneako parkean; Gerardo
Arribasen harri blokea lehenik itsartzean ipini zen, baina Udaletxeak
gorde egin du biltegi batetan; Kiroldegi ondoan Ivan
Rusev bulgariarraren lan bikia dago; Larrosategian Begoña
Uriarterena dago; Koldobika Jauregirena
Zelai-Ondoko enparantzan kokatuta dago, bolatokiaren ondoan; Guillermo
Andonegirena Getariarako bideko atsedentoki batean; Léonard
Rachita errumaniarrarena Vista Alegreko parkeko sarrera batetan.
Azken hauek denak 1985eko biltzarrean eginak.
Rodriguez
Jauregik Pontarlier enparantzan du bere lana. Ibon
Basañezek Ixpila plazan dauka behirazko zuntzezko obra handia.
Aiako
Tailerrak "Iturria" dauka Tentenea
enparantzan. Xabier Loyola zarauztarrak marmol
eta burdinezko lana dauka San Luis aurrean. Larrosategian Zarauzko 750.
urteurrena ospatzeko Koldo Alberdiren lana
dago. Jacint Comellesek San-Eneako sarreran
adreiluz osatutako harri-irudia dauka. Adierazgarria da baita ere Jorge
Oteizak bere otorduak egin ohi dituen jatetxeari oparitutako irudia.