|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Sanz-Enea:
1986. urtean Zarauzko Udalak eraikin hau erosi zuen, eta bertan Kultur
Departamentua, liburutegia, eta bestelako zerbitzuak ipini zituen. Liburutegiak
4000 bazkide baino gehiago eta 20000 aletik gora ditu. Biztanleek gustora
erabiltzen dute zerbitzu hau, eta liburutegiak 40000 erabiltzaile izaten
ditu urtean. Hemerotekak egunero sei egunkari ekartzen ditu, eta hirurogei
aldizkarietara bazkidetuta dago.
Gainera, Sanz-Enea,
Gazte Informazio Bulegoaren egoitza da.
Sanz-Enea erakusketa
eta biltzar aretoekin osatzen da.
Ebro Etxea: Eraikin hau Ebroko Azukre Lantegiko langileen semeen oporraldientzako egin zen, eta Udaletxearen eskuetan geratu zen 1988az geroztik. Bertan Artezaleakek, Zarauzko Argazkilaritzazaleen Elkarteak, umeentzako Keramika Tailerra (Buztin-Zuri-Lur), eta Kosta Eskualdeko Mankomunitateak dute egoitza.
Villa Munda: Eraikin hau Zarauzko Musika Banda eta Zarauzko Abesbatzaren egoitza da.
Villa Manuela: La Salle zaharra beza la ezagutzen den eraikin honetan Photomuseuma eta Udal Euskaltegia aurki genitzazke. Behe solairua herriko zenbait taldeek erabiltzen dute; garai batetan Zarauzko Gaztetxea ere izan zen, baina alkatearen aginduz itxi behar izan zen. Photomuseuma Estatuko mota honetako lehen museoa da, eta erakunde pribatua da.
Udal Ikastetxeak: Etxe txiki hau Santa Marina kaleko bigarren zenbakian aurkitzen dira, eta DYArekin batera, Pagoeta eta Izadi taldeek erabiltzen dute.
Vista Alegreko haurtzaindegi zaharra: Haurtzaindegia izateari utzi zionetik Udaletxeak eraikina berriztatu eta hogeira ailegatzen ez diren herriko musika taldeen entseiuetarako egokitu zuen. Goiko solairuan Vista Alegreko bizilagunen elkartea dago.
Ikastetxe Nazionalak: Aspaldi utzi zioten bi eraikinok ikastetxe izateari, eta helburu berrietarako egokitu ziren. Horietako bat zaharren etxea, Udaberri deitutakoa, bilakatu zen. Bestea lehenik Udaltzaingoaren egoitza izan zen, eta eraikinaren berriztapena gertatu zenetik Udaletxearen Ogasun eta Ekonomi Departamentuaren egoitza da.
Zinema pilotalekua: Pilotaleku izateaz gain, Gaztelekuak du bere lau solairuetan egoitza.