|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Narroseko jauregia: 1536. urtean eraiki zen, ez du apaingarri gehiegirik, eta berpizkundeko mediterranear jauregia da. Atari handi batetik patio batera ailegatzen da. Bake garaietan berpizkundeko zenbait elementu ipintzen zaizkio, nahiz eta gotiko garaiko zenbait propietate izan. Kanpoaldean lorategi ingeles bat dauka. Eraikin honetan Isabel II eta Coloma Jesuita izan dira. Barrenean jatorrizko dekorazioa gordetzen da, XIX. mendeko altzari xelebreak, eliza, artxibo erraldoia, liburutegia, eta hain beste aldiz aipatu den logela urdin misteriotsua.
Zarauztarren dorretxea: XIV eta XV. mendeetan zarauztarren dorretxea izan zen, eta 1457. urtean utzi zuten. 1599an jada kanpandoretzat jotzen zen. Kanpaiak dituen solairua XVIII. mendekoa da. Elizaren jabegokoa da. Bere behe solairuan X. mendeko hilerri bat aurkitu dute. Ia ez du lehiorik, horma zabalak, eta itxura aspergarria dauka. Zarauzko historiaren museoa da gaur egun.
Makatza etxea: Babeserako XV. mendean egindako eraikina. Eraikina adreilu eta harrizkoa da. Musika enparantzan dago, eta berriztatua izan ondoren, etxebizitzak ditu, Gasteizko diruetxearen egoitza izateaz gain.
Santa Maria La Real parrokia: XVI. mendeak eraiki zen, baina berriztaketa ugari izan ditu historian zehar. Bere azken berriztapena XVIII. mendekoa da. XVI eta XVIII. mendeko erretaulak ditu. Barnean Araoz aita-semearen berpizkundeko erretaula interesgarri bat dago.
Luzea dorrea: XV. mendeko gizarte-gotikoaren eredu onena da. Ondo ikusten ez den harmarria zarauztarrena da. Lehio gotikoak eta arkuak oso interesgarriak dira. Ikustekoa da gordetzen duen Erdi Aroko komuna. 1996an berriztatua izan zen, eta gaur egun banketxe baten egoitza da. Gainera udal erakusketa aretoa eta etxebizitzak ditu.
Aita Frantziskotarren komentua eta eliza: 1610. urtean Juan de Manzisidor, Felipe III.ren sekretarioak sortu zuen. 1794. urtean frantziarrek erasotu eta bertako guztia lapurtu zuten. Zuen liburutegi ospetsua eta euskarazko bibliografia Arantzazura eramana izan zen. Horrela ere, Zarauzko liburutegi eta artxibo interesgarrienetarikoa dute. Baita ere, XVI. mendeko Flandiako taulak gordetzen dituzte.
Santa Klara komentua: 1611. urtean Zarauz eta Ganboako Mariak sortu zuen. Arkitektonikoki eraikin aspergarria da. 1794. urtean frantziarren erasoa jasan zuen eta 1985. urtean berriztatua izan zen. Barnean XVIII. mendeko erretaula polikromatu ederra aurki daiteke.
Portu etxea: Gaur egun Udaletxea da. Eraikin ederra da eta XVI. mendeko euskal jauregien eredu garbia da.XVI. mendeak Juan Ortiz de Zarauzek sortu zuen. Joniar jatorriko lau zutabe ditu horma nagusian.
Dotorekua etxea: XVI. mendekoa da, eta Juan Ortiz de Zarauz jaunak sortu zuen.
Malla-Arriako meatzari kargatokia: 1908. urtean sortu zenean Asteasuko Andazarrate meatzeetatik itsasontzietan mineraleak kargatzeko, edo Talaimendiko biltegian gordetzeko erabili zen. Gaur egun ondatuta dago eta sasiz beteta dago. Udaletxearen helburua, bertan meatze museo bat ipintzea da.
Karmeldarren komentua: Karmeldar oinutsien komentua 1906. urtean eraiki zen, eta urte bat geroago bere dorrea sortu zen. Lehen erlijiotsuan Bordeletik zetozen.
Baselizak: Santa Barbarakoa 1704. urtean eraiki zen, eta 1995. urtean berriztatu zen. Barnean satuaren oleo interesgarria dauka. San Sebastianekoa XIV eta XV. mende artekoa da. San Pelaioko jatorrizko baseliza XVI. mendekoa zen, baina hau bota eta Narroseko markesaren diruari esker 1850. urtean gaur egungo itxuraz berreraiki zen. Santa Marinako jatorrizko baseliza 1610. urtean eraiki zen. 1932. urtean bota eta berria eraiki zen. 1991. urtean eraikina bota zen, aurreko horma ezik, eta berreraiki egin zen. Zarauzko udal herrian beste baseliza batzuk daude: Hala nola Elkanoko San pedrokoa edo Ibaietako San Martinekoa.
Baserriak: Santa Barbara auzoko "Garro" baserria XVI. mendekoa da, eta puntu erdiko arkuzko lehioak ditu. "Aierdi" XVIII. mendekoa da, "Oiartek" harrikoa egiteko tokia gordetzen du, eta "Isasti" baserriarekin batera Urtetako auzoan daude. XVIII. mendeko "Gurmendi" baserriak puntu erdiko bost arku ditu. 1920 eta 1930 artean ondatu egin zen. "Argoain Haundi" baserriaren egurrezko estruktura aipagarria da, Elkanoko "Gasteategi" baserria bezala.
Sanz-Enea: XIX. mendeko opor jauregien eredu ederra. Gaur egun kutur-etxea da.
Villa Munda: XIX. mendean Pedro Gonzalez de Velascok eraiki zuen jauregitxo hau hilerri zaharraren gainean. Gaur egun Udal Musikategia da.
Zuazo-Enea: 1963. urteko eraikina da. Estiloa Secundino Zuazoren pentsamendu arkitektoniko modernoan datza. Arkitektua arrazionalismoarekin ados ez zegoela eta, bere gustoko jauregitxo itxura eman zion Etxalai txaletari.
Torreoia: Euskal Herriko azken eraikin borobiletarikoa da. Gainera, 1913. urtean eraikita izan zen, eta hormigoi armatuzko herriko lehen eraikina izan zen. Muñizeko Markesak Torreoia deritzaion begiralekua eraiki zuen bere jabegoan (Gaur eguneko Vista Alegre auzoa).
Zarautz Ganboa etxea: Azara kalean kokatuta dago, eta XVII. mendekoa da. Atarian sendiaren harmarria ikus daiteke.
Zinema Frontoia: Ramón Cortazarrek eraiki zuen 1924. urtean, eta bere eraikinik ezagunenetarikoa da Ikastetxe Nazionalekin batera.
Modelo Zinema: Felix Llanos Goiburuk eraiki zuen 1948. urtean. Kontutan eduki behar da eraikin honetan zinemaz gainera dendak eta etxebizitzak daude. Klasizismo eta arrazionalismoaren nahasketa bat da.
Azoka: 1903. urtean Ramón Cortazarrek eraiki zuen. Aurreko horma klasikoa da.
Villa Tamarindos: 1956 eta 1959 artean M. Mz. Chumillasek etxe txiki hau eraiki zuen basamortu txikiaren aurrean. Etxe hau arrazionalista zen, eta horma osoa betetzen zuen lehioak zituen. 1999. urtean bota zuten.
Vista Alegreko dorrea: L. Peña Ganchegui eta J. M. Encio arkitektuek 1958. urtean etxebizitza guztiz arrazionalista hau eraiki zuten. Arkitektuen helburua, horrelako eraikinak Vista Alegreko basoan barrena eraikitzea zen, baina ekonomi arazoak zirela-eta, proiektuak porrot egin zuen.
Zelai-Ondo "Poligono": 1960. urtean Etxebizitza Institutu Nazionalak etxebizitza arrazionalista hauek eraiki zituen Vista Alegreko dorrearen arkitektuen laguntzaz.
Aitzpea: A. Basterretxeak Le Corbusier erako etxebizitza eraikin hau sortu zuen 1960. urtean.
Zalbide: 1963. urtean behartsuentzat eraikitako etxeak dira Arkitektura eta Etxearen Lan Sindikalaren ekimenez. Berrogeita hamar etxebizitzez osatutako multzoa da. Eraikinok arrazionalismoaren arau guztiak jarraitzen ditu.
Euromar, Ondar-Gain eta Geltoki: Hiru etxeorratzok 1963, 1964 eta 1965 urteetan egin ziren, eta arrazionalistak dira. Lehenengoa eta bigarrena Mendilatua auzoan kokatzen dira, eta hirugarrena tren geltoki aurrean. "Euromar" eta "Ondar-Gain" etxebizitzez hornituta dago, eta lehenengoak apartamenduak ditu alogeran. "Geltoki" etxeak bulegoak eta etxebizitzak ditu, baita Udaltzaingoaren egoitza ere.
Eguzki Lore: 1982. urtean X. Unzurrunzagak Gran Hotela zegoen tokian etxebizitza hauek eraiki zituen. Arkitektu honek ere "Mendilauta" eraikina eta Zigordiako "Elkartetxea" sortu zituen.
Karmelitak: Azken hamarkadan Lapudi kalean egin diren eraikinak dira. Etxeok "pastiche" delako eran daude eraikita, eta bere estiloa jendearen gustokoa izatea bilatzen dtu. Jauregi erraldoien itxura hartzen dute. Arrazionalismoa guztiz baztertzen du, eta fantasiara hurbiltzen da.
Aritzbataldeko familibakarrak:1996 eta 2001 artean eraiki diren etxebizitza hauek "cottage" ingelesen itxura gorde nahi dute.