Aurkezpena
Hiria
Kultur-etxeak
Argazkilaritza
Bertsolaritza
Kale artea
Keramika
Margolaritza
Eraikinak
Parkeak
Jaiak
Herritarrak
Jazza
Hasiera

HERRITARRAK
Ugariak izan dira Zarautzen jaio edo bertan bizi diren pertsona ospetsuak. Hona hemen laburpen txiki bat.

Roke Etxabe: 1878. urtean itsasoan harrapatu zen azken baleari lehen arpoikada eman zion. Balea honek Getaria eta Zarautz aurka ipini zituen. Izan ere, nahiz eta zarauztarrek harrapatu animalia, getariarrek bereganatu zuten. Balea hori oraindik gordetzen da Donostiako aquariumean.
Herriaren omenaldia: Karrika bat Mendilauta auzoan ("Lezera" eta "Hondartza" artean).

Jose Maria Agirre "Lizardi": Euskal idazle ospetsua. Besteak beste "Bihotz-begietan" eta "Hitz lauz" idatzi zuen.
Herriaren omenaldia: Brontzezko irudi bat Luzea dorrearen parkean, karrika bat Mendilautan, monolito bat Gure Ametsa parkean, eta Bigarren Hezkuntzako institutu bat (Lizardi Institutua).

Inazio Eizmendi "Basarri": Euskal idazle eta bertsolaria. Bertsolaritza modernoaren sustatzailea. Kazetaritza ere jorratu zuen.
Herriaren omenaldia: Harrizko irudi bat Luzea dorrearen parkean.

Salbatore Mitxelena: Euskal idazle eta olerkaria. Bere lanen artean "Arantzazu euskal poema" eta "Herri bat guruzbidean" daude.
Herriaren omenaldia: Karrika bat Zelai auzoan, eskultura bat Zelai auzoko enparantzatxo batetan (Nekazariaren etxearen ondoan), eta ikastetxe bat (Salbatore Mitxelena ikastola).

Francisco Escudero: Musika konpositorea. Bere lanen artean onenetarikoa "Zigor" da.
Herriaren omenaldia: Harri-irudi bat Zuhaizti parkean.

Karlos Argiņano: Mundu osoan ospetsua den sukaldari, hostalaria eta ikuskizun enpresaria (Asegarceko nagusia). Komunikabideak ederdi erabili ditu Zarautz ezagutarazteko.

Andoni Egaņa: Gaur-eguneko bertsolari ospetsua. Euskal Herriko lehenengoa izandakoa.

Orrialde nagusia

Euskalbanner
Euskalbanner