Aurkezpena
Hiria
Kultur-etxeak
Argazkilaritza
Bertsolaritza
Kale artea
Keramika
Margolaritza
Eraikinak
Parkeak
Jaiak
Herritarrak
Jazza
Hasiera

JAIAK
Urtarrilak 20: Sebastian Deunaren eguna. Urtetako jaiak. Auzo honetan bakarrik ospatzen dira.

Maiatzak 21: Marina Deuna edo Udaberriko jaiak. Izen berdineko karrikan ospatzen dira, eta jende ororentzat daude zuzenduta, nahiz eta gaztetxoentzako arreta berezia izan.

Ekainak 23: Joan Deuna gaua. Eraiketa ugari direla eta, urteti urtera zailagoa izaten da sua egiteko tokia bilatzea.

Ekainak 26: Pelaio Deuna, Zarauzko jaiak, herri osoan ospatzen dira. Eguna Udaletxeko txupinazoarekin hasten da. Jai hau guztiz aldatu da, eta jada ez dauka inongo kutsu erlijiosorik. Auzo ezberdinetatik umeak danborrada eginez Lege Zaharren enparantzaraino habiatzen dira, eta arratsaldean herritar guztiak kalejiran Musika enparantzatik Iņurritzako zelaietara joaten dira, bertan arratsalde osoa pasatzeko. Gauerako, kalejiran Iņurritzatik Musika enparantzaraino bueltatzen da, eta su festa ikusi ondoren, egunsentirarte kale eta tabernazuloetan egoten dira zarauztarrak.

Abuztuak 15: Ama Birjinaren jaiak, herri osoan ospatzen dira. Goizean udal korporazioak Ama Birjina agurtzen du Parrokian, eta gaualdean su festa ikusi daiteke itsasertzean. Jaia aurrera jarraitzen du alde zaharreko karriketan.

Irailak 2-tik 9-ra: Euskal Jai astea.

Irailak 9: Euskal Jai eguna. Nahiz eta urte ugari igaro lehen aldiz ospatu zenetik, tradizioa ondo eta atsegin handiz gordetzen duten jaiak dira. Egitaraua gutxi aldatu da azken hamarkadatan, eta lehen bezala, gaur egun ere baserritarrez jantzita joan beharra dago. Kalejirak, erromeriak, trikitixak, lore-jokoak, kontzertuak, txistu eta irrintzi lehiaketak... Zarauzko jai erraldoienak dira Pelaio Deunarenarekin batera.

Vista Alegre, Itxasmendi, Zelai (Poligono) eta Azken Portu auzoek jaiak ospatu ohi dituzte. Gainera Extremadura eta Galiziako koloniak bere eguna ospatu ohi du. Lehenengoak ekainako lehen hamabostaldian, eta bigarrena uztaileko lehen hamabostaldian.

Orrialde nagusia

Euskalbanner
Euskalbanner