Aurkezpena
Hiria
Kultur-etxeak
Argazkilaritza
Bertsolaritza
Kale artea
Keramika
Margolaritza
Eraikinak
Parkeak
Jaiak
Herritarrak
Jazza
Hasiera

MARGOLARITZA
Zarauzko margo biltegi handiena Narroseko Markesen jauregian daukagu. Evaristo Urangaren arabera, 1905. urtean Villahermosako dukesak Diego de Velazquezen bi irudi eman zizkion Madrilgo Prado museoari. Irudiok Don Diego Corral de Arellano eta Maria Ipiñarrieta Galdos erretratatzen zituen. Besteak beste, gaur egun jauregi honetan Van Dycken lanak gailendu daitezke.

Didier Petit de Melville Gipuzkoan izan zenean 1857 eta 1873 artean Zarauzko irudi eder eta orokorrak margotu zituen "gouache" eran. 1910ko udan Sorolla Zarautzen izan zen, eta zenbait oleo argitsu egin zituen.

Sabino Izeta (1876-1918) zarauztarrak Madrilgo Arte Ederretako eskolan eta Erroman ikasi zuen. Paisailari bikaina bilakatu zen. Akademizismotik inpresionismora igaro zen.
Pedro  Amilibia Arostegi (1866-1928) margolariak zenbait paisai egin zituen.
Nicolas Mugika (1887-1948) Zarautzen bizi izan zen 1924 eta 1936 artean eta eta bertan egindako paisai bikainak ederki saldu zituen Amerikan.
Mauricio Flores Kaperotxipi (1901-1996) herriko margolari onenetakoa da. 1984 arte Mar de Platan (Argentina) bizi izan zen, eta Buenos Airesen bere "Euskal Artea" liburua argitaratu zuen; izan ere arte kronikalari lana egin zuen.
Ignacio Chapartegui (1916-...) margolari sinbolista da, eta marrazkia da gunea. Zarautz eta ondo herrietako paisaiak eta txokoak margotzen ditu. Horietatik asko, bere abizena daraman oinetako dendan ikus daitezke.
Jose Luis Sanz Magallón (1926-...) marrazkilariak irudi sugerenteak eta intimoak egiten ditu.
Lola Saenz de Viteri (1927-...) Zarautzen bizi den eibartarrak bodegoiak eta paisai armoniotsuak egiten ditu.
Juan Luis Mendizabal (1928-...) "Mendi", Vicente Cobreros eta Ascensio Martiarenaren ikaslea da. Zarautz eta inguruko herrietako txoko guztiak bere ikuspegitik margotu ditu. Peruko bere lan etnografikoak balio asko du.
Julian Ugarte (1929-...) Zarauzko Aire Libreko Margoketa lehiaketako antolatzaileetako bat da. Expresionista da.
Lucio Ruiz-Poveda (1931-...) "Luziano" artistak herriko paisai, ohizko eskenak eta ohiturak margoketa trinkoz egiten ditu. Madril eta Zarautz artean bizi da, eta bere lanetan Marokko, Mejiko, India eta Pakistaneko eragina ikus daiteke. Bere erakusketa, Itsaso eraikinean duen estudioan ikus daiteke.
Chari Goyenetxe (1941-...) margolariak jokatu egiten du bere lanetan textura ezberdinekin. Gaur egun "collage", serigrafia eta grabatuak egiten ditu.
Daniel Txopitea (1950-1997) Euskal Herriko artean sartu da ate handitik, nahiz eta heriotzak gazte harrapatu. Atal ugari izan ditu: onirikoa, surrealista eta magikoa, geometrikoa, figuratiboa, erdigarri edo mediatiboa, eta neutroa.
Iñigo Ormazabal (1951-...) margoketa abstraktoa eta figuratiboan lan egiten du.
Jose Antonio Legorburu (1952-...) margolariak pintura geometrikoa jorratu du. Asko ikertu du: oleoa, akrilikoa, moldizketak, zigiluak, serigrafia, akuarela, argizaria, arkatz-margoa.
Angel Uranga (1961-...) margolariak planteiamendu intelektualez hornitutako marrazkiak egiten ditu sinbolo eta paisaiak margotuz. Margo zentzuala, poetikoa eta autoazaltzailea egiten du. Erakusketa bere estudioan dauka kale nagusian.
Jesus Maria Otamendi (1962-1993) "Kutxu" abstrakzio eta figurazio artean zegoen. Heriotzak etorkizun handiko karrera moztu zuen. Bere lanek gaur balio handia dute, eta haurtzaindegi, Sanz-Enea eta Kiroldegian aurki genitzazke.

Udaletxeak bilduma ederra osatu du. Bere jabegoaren artean Amable Ariasen "Sobre III" lan bikaina dago, 1978. urtean egina. Gainera Eduardo Lopez, Baroja Collet, Xabier Egaña, Rafael Munoa, Juan Luiz Mendizabal, Miguel Angle Alvarez, Ramon Iriondo, Alejandro Tapia, Ramon Arocena, Alberto Rementeria, J.A. Legorburu, I. Ormazabal, Joseba Lacadena, Antequera Azpiri, Javier Herrero, Rafael Baixeras... margolarien lanak ditu eraikin publikoetan eskegita.

Orrialde nagusia

Euskalbanner
Euskalbanner