Aurkezpena
Hiria
Kultur-etxeak
Argazkilaritza
Bertsolaritza
Kale artea
Keramika
Margolaritza
Eraikinak
Parkeak
Jaiak
Herritarrak
Jazza
Hasiera

HIRIA
Zarauzko herria hondartzaren zabaltasunean hedatzen da, eta gutxi dira mendian eraikiak izan diren auzoak. Herriaren arteria nagusiak Nafarroa etorbidea (N-634 errepidea), trenbidea (garrantzia galtzen joan da), eta A-8 autoestrata dira. 
1900. urteti aurrera hondartzaren aurrean jauregiak eraikitzen hasi ziren. Ramon Cortazar gogorarazi behar da, izan ere 1930. urterarte herrian egin ziren eraikin garrantzitsuenen egilea da. XXI. mendearen bukaeran Zarautzen hiru motatako gune urbanistiko bereiz ditzazkegu: Alde batetik karrika istuez eta etxe txikiez betetako Alde Zaharreko. Bestalde, Mendilauta eta Gipuzkoa etorbideko eraikin txikiak eta zelaiez hornituta. Eta azkenik, trenbide atzean eta zenbait mendien magalean dauden masa auzoak. Auzoei dagokionez, Mendilauta eta Gipuzkoa etorbidea izan zen herriko lehen zabalgunea. Atzerriko herrialdeetatik etorri ziren etorkin kopuru handia zela eta, piskanaka-piskanaka trenbidearen atzeko lurretan eraikitzen hasi zen. 1950 eta 1960 artean herriko lehenengo "etxe merkeak" eraikitzen dira: Zalbide, Zelai-Ondo eta Ekialde ("La Sindical", "Poligono" eta "Mundo Mejor" bezala ezagutuak). Laister, eta inongo ordenik gabe, Vista Alegre, Azken Portu eta Itsasmendiko auzoak eraikiko dira. Sormen "anarkiko" honi Udaletxeak ez zion inongo erreparorik ipini, eta eraiketa enpresak Zarauzko irudiaren jabe egin ziren. Horren emaitza argiena Vista Alegreko, Euromar eta Ixpilla enparantzako basatitasunean dago. Nahiz eta herria kanpotarrez betetzen joan, eta populazioak gora egin, ez ziren herritarrentzako zerbitzuak hobetu. Demokraziarekin etorrerarekin batera, Zarautzen jauzi handia egingo da Orokietako herri eskola, Kiroldegia edo anbulategiaren eraiketarekin batera. Azkenean zarauztarrek merezi zuten zerbitzuak zituzten. Lauregeigarren hamarkadan auzo guztiak urbanizazio moderno eta eroso batez hornitu zitzaien. Azken zabalguneak Aritzbatalde auzokoak eta Lapurdi karrikakoak izan dira. Lehenengoak babes ofizialeko etxebizitzak eta familibakarrak eraiki dira, eta bigarrengoan ia mila etxebizitza, Gipuzkoa eta Mitxelena etorbideen artean. Bi toki hauek lorategi eta karrika zabalez gozatzen dute, herriko txoko guztiak bezala. Gainera, bi zabalgune hauekin, herriko bidegorriaren lehenengo bi pausuak eman dira. Oraindik erabil daiteke herriko lehenengo bidegorria: Azken Portuko sarreran dagoen bizpahiru metroetako bidezidorra. Hau aprobetxatuz, Zarauzko lurzoruan kable eta zuntz optikoa sartu zen. Neurri hauek jarraituz, Zarautz betidanik izan duen bidera bueltatu da: Gipuzkoako bizi-kalitate handienetarikoa duten herrien txokora.

Populazioa:
1900....: 3000 biz. 
1940....: 5251 biz. 
1950....: 6729 biz. 
1960....: 8272 biz. 
1970....: 11642 biz.
1975....: 13709 biz. 
1981....: 15351 biz. 
1986....: 16404 biz. 
1991....: 18007 biz. 
1996....: 19202 biz.
2000....: 20150 biz.


Hirurogeigarren hamarkadako etorkinen jatorria.
 

Orrialde nagusia

Euskalbanner
Euskalbanner